Pagoa
Fagus sylvatica

Fagus, latinezko ohiko izena; sylvatica, latinez sylvaticus-a-um esaeratik dator eta, basoetan hazten dena esan nahi du. Europako erdialde eta mendebaldean bizi da, klima samur eta hezeko eskualdeetan; udako lehorterik eta neguko izozterik gabekoetan. Euskal Herrian, bi isurialdetan ondo banaturiko basoak ditu. Isurialde kantauriarrean, haritz kandudunarekin topo egin arte zabaltzen da. Isurialde mediterraneoko pagadiak askoz zabalagoak eta ikusgarriagoak dira, Iratiko basoa kasu, non Europako pagadirik handienetakoa dugun. Dena den, pagadi hauek pirineotan 1.800 metro arte igotzen dira, izeiarekin bat egin arte.

Fagus sylvatica

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Hamamelidae
Ordena
Fagales
Familia
Fagaceae
Deskribatzailea
L.
Estatusa

Morfologia

Zuhaitzok 40 m-ko altuerara irits daitezke. Euskal Herrian ditugun eguzki landaretako bat da, hots, eguzkiaren bila ziztu bizian gorantz hazten diren zuhaitzetakoa. Normalean, basoetan bizi direnez, oso luzeak eta amaieran adarkatuak izaten dira. Baina, bakartiak direnean eta nahi adina argi dutenean askoz ere borobilagoak izaten dira eta, baita adarkatuak ere.

Euskal basoetan, beste hainbatetan bezala, beste eite bitxi bat azaltzen dute, lepatua deritzona. Hauek, lehengoak ez bezala, oin beretik hazten dira eta 2 - 3 m-ra (gorantz segi ezingo balute bezala) asko adarkatzen dira berriz ere gora joateko. Hau ikazkintza dela eta gertatzen da, izan ere, industrializazioaren hasieran ez zituzten zuhaitzak guztiz mozten, horren ordez zuhaitzari adarrak mozten zizkioten zuhaitza bera hil ez zedin.

Azala grisa du, leuna eta, ia batere zarpailtzen ez denetakoa. Eta gainera, likenek kolore zurixka bat ematen diote.

Hostoak

Hostogalkorrak dira. 10 cm-koak izatera iritsi daitezke luzeran eta, 7 cm-raino zabaleran. Punta zorrotza dute, itxura eliptikoa eta ertzak uhinduak. 5 - 9 nerbio pare dituzte paraleloki kokaturik. Kimutik ateratzen denean, eta bestela hosto azpian, iletxoez josia egoten da. Bestalde, txandakaturik kokatzen dira adarrean zehar. Begiak naranja-marroi kolorekoak diren ezkata gogorrez estaliak dituzte.

Loreak

Landare monoikoa da, baina lore sexubakarrekoekin. Lore arrak oso ugariak dira, 5 - 6 cm-ko pedunkuluetan zintzilaturik. Lore emeak pedunkulu laburragoetan daude, bakarka zein hirunaka.

Fruituak

1 - 3 pagatx izaten ditu, luzangak, ebakidura triangeluarrekoak, zurezko karlo batean gordeak. Karlo hau kanpotik ezkatatsua izaten da eta barnetik ile luzekoa, 4 kuskutan irekitzen dena.

Banaketa

Europa erdialde eta mendebaldean zabalduta dago, udako lehorte eta izozte berantiarrik gabeko klima xamur eta hezedun eskualdeetan.  Isurialde kantauriarrean haritz kandudunarekin topo egin arte zabaltzen da. Isurialde mediterraneoko pagadiak askoz zabalagoak eta ikusgarriagoak dira; Iratiko basoa, esaterako, Europako pagadirik handienetakoa da. Piriniotan berriz, 1.800 metro arte igotzen dira, izeiarekin bat egin arte.   

Fagus sylvatica Fagus sylvatica

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Salix viminalis
Zume jatorra
Erica cinerea
Ainar purpura
Erica vagans
Txilar burusoila
Acer pseudoplatanus
Astigar zuria
Acer campestre
Astigar arrunta
Acer negundo
Negundo astigarra


Ekologia

Labarretan, aran-hondoetan, lurzoru hezeko gune freskoetan bizi da; 50 eta 1.900 m arteko altitudean aurkitu daiteke. Udako lehorterik ez du jasaten eta, horregatik hezetasun handiko gunetara mugatuta dago; esaterako, altitude garaietako gune hodeitsuetra edo, bere ezaugarri topografikoei esker hezetasuna mantentzen duten guneetara. Lurzoru mota ez zaio axola; soilik, landare desberdinekin agertzen da lurzoru azidotan eta basikotan.

Bere formazioetan -pagadietan- hainbeste nagusitzen da, sail ia espeziebakarrak eratzen dituela. Euskal Herrian estai menditarraren adierazlea da eta, ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duten mendietan sail zabalak estaltzen dituzte.

Fenologia

Udaberrian loratzen da eta pagatxak udazkenean heltzen dira.

Erabilerak

Bere egur gogorra oso estimatua da gaur egun zurgintzan. Bestalde, lehen esan bezala, oso erabilera handia eman zaio ikazkintzan eta, hori dela eta lehengo baso asko murriztuak geratu dira.

Apaingarritzat ere landatzen da, bereziki, hostoak kolore purpura bizikoak dituen atropunicea barietatea.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Onddo espezie ugari aurki ditzakegu pagaditan. Adibidez ondorengoak: Bisporella citrina, Bulgaria iquinans, Helvella crispa, Hypoxylon fragiforme, Neobulgaria pura, Clavariadelphus pistillaris, Peziza arvensis, Xylaria polymorpha, Cantharellus cibarius, Craterellus cornucopioides, Ganoderma lipsiense, Hydnum repandum, Boletus edulis, Boletus calopus, Lactarius vellereus, Tylopilus felleus, Lactarius blennius, Amanita rubescens, Cortinarius praestans, Russula emetica, Armillaria mellea, Lacaria amethystina, Clitocybe nebularis, Marasmius alliaceus, Oudemansiella mucida...

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/02/01 | Azken eguneraketa: 2012/10/24 | Bisita-kopurua: 3422 | Argazki nagusia: www.tuinkrant.com/plantengids/bomen/4499.htm
Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...