Sorbus latifolia

Izen latinoak, "latifolia" hosto zabal esan nahi du. Mikroespezie multzo handia dago espezie honen baitan; diploideak, triploideak edo tetraploide apomiktikoak izan daitezke, baina, batzuetan ugalketa sexuala dute. Beren genoma S. aria eta S. torminalis espezietatik dator. 

Sorbus latifolia

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Rosales
Familia
Rosaceae
Deskribatzailea
(Lam.) Pers.
Estatusa
ne

Morfologia

20 m arteko zuhaitza. Begiak pixka bat ilupadunak ditu. 60 cm-tik gorako diametroko zurtoina du.   

Hostoak

Hostoak zabalki eliptikoak, oinean moztuak edo gutxi kuneatuak, noiz behinka apur bat larrukarak. Hostoaren luzera eta zabalera antzekoak izan ohi dira. Gingilak ditu, triangeluarrak, sakonera gutxikoak eta oinaldean ia zutituak. Hostoaren ertza zerratua da. Gainaldetik berdeak eta ilegabeak eta, azpialdetik ilupa grisaxka-hauskaraz estaliak. Txortenaren luzera hostoaren laurdena izan ohi da. 

Loreak

Loreak muturreko korinbotan elkartuak, 5 petalo zuri dituzte eta estamin horixkak; 2 estilo askeak eta oinarrian apur bat iledunak.

Fruituak

Fruitua ia borobila da, arre-horixka edo gorrixka, lentizela ugariz hornitua. 

Antzeko espezieak

Sorbus intermedia
Sorbus intermedia

Hostoen gingilak ez ditu hain triangeluarrak. Hostoaren oinaldea ez du hain zabala. Beheko gingilak ditu sakonenak, batzutan erdiko nerbiora dijoan distantziaren laurdena izateraino. 

Banaketa

Jatorriz Frantziako Fontainebleau-koa da -Frantzia hegoaldean- eta handik zabaldu da. Europa hegoaldeko zati handi batean ageri da hainbat baso hostoerorkor zipriztinduz. Euskal Herrian arraroa da eta zenbait erkamezti eta pagadietan sakabanaturik dago.

Sorbus latifolia

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Sorbus aria
Hostazuria
Betula pendula
Urki dilindaria
Alnus cordata
Haltz italiarra
Sorbus aucuparia
Otsalizarra
Basagurbea
Erica vagans
Txilar burusoila
Calluna vulgaris
Ainar arrunta


Ekologia

Bere genoma S.aria eta S. torminalis espezietatik dator. Apomixi bidez ugaldu daiteke, hau da, hazia ernaldu gabe. Hostoerorkorren basoetan dispertsatuta bizi da.

Fenologia

Ekainean loratzen da eta fruitua irailean ematen du.

Erabilerak

Adornurako edo zuhaitz landaketetarako erabili izan da zenbaitetan.

Bere fruitua jangarria da eta 50. hamarkada arte Fontainebleau-ko merkatu irekietan saldu izan zen.

 

Kontserbazioa

Zuhaitz hau agertzen den baso zaharrak Frantziako Office National des Forêts-ek babesten ditu. Gainera, Euskal Herrian 'Bakanak' bezala sailkaturik daude EAEko natura babesteko ekainaren 30eko 16/1994 Legean oinarrituz, 2003. urtean argitaratu zen 'EAEko Flora Baskular Mehatxatua' txostenean.

Izan ere, orain arte Araban bakarrik aurkitu da, zuhaitz bakartu gisa edo talde txikietan, erkamezti, pagadi eta urkidietan, hain zuzen, 600 eta 700 metro bitartean. Badirudi klimak eragiten duela espezieak egun hain azalera txikia izatea. Baliteke filogeniaren ondorioz ere izatea, espezie hau agian hibrido bat denez, ez dirudi iraganean banaketa-area handiagoa izan zuenik. Gizakiak eragindako eraldaketek ere eragin handia izan dute, lurraldeko erdialdeko eta behealdeko hostozabalen basoak izugarri murriztu baitituzte. Horrenbestez, debekatuta dago zuhaitz txiki hau moztea, eta bere bizitoki diren basoak babestuta daude.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2011/11/30 | Azken eguneraketa: 2014/09/27 | Bisita-kopurua: 1162 | Argazki nagusia: naturgucker.de

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...