Urdaibai
Bizkaia

Urdaibai Oka ibaiak osatzen duen padura da, Bizkaiko kostaldeko ingurune garrantzitsuenetako bat, 1984. urtetik Unescok Biosferaren Erreserba izendatuta dagoelarik. Busturialdeko eskualdean kokatzen da eta itsas gora eta beherarekin oso aldakorra den ingurunea da.

Erreserba honen garrantzi ekologikoa dela eta, 1994. urtean Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (BBE) izendatu zen, Natura 2000 sarean barneratu zelarik horrela. Horrez gain, Ramsarko hitzarmeneko Garrantzi Internazionaleko Hezeguneen zerrendan barneraturik dago 1992. urtetik.

Argazkia: cantabrico2007.blogspot.com.es
Urdaibai
Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/03/28
Azken eguneraketa: 2014/10/17
Bisita-kopurua: 4281

Motzean
Geografia
Hedadura: 2,2 km2

Udalerriak: Mundaka, Sukarrieta, Busturia, Murueta, Forua, Gernika, Ajangiz, Mendata, Arrazua, Kortezubi, Gautegiz-Arteaga, Elantxobe, Muxika, Ibarrangelu, Bermeo, Nabarniz, Ereño, Arrieta, Errigoiti, Morga, Zornotza, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz

Mendiak: Sollube, Aozar, Atxarre, Ogoño, Foruko Atxa, Atxa Punta, Apartola Haitza
Kontserbazioa
Figurak: Biosferaren Erreserba
Urtea: 1984

Biologia

Animalia interesgarriak

Bonelli arranoa ( Aquila fasciata )
Koartza hauskara ( Ardea cinerea )
Orkatza ( Capreolus capreolus )
Zikoin beltza ( Ciconia nigra )
Zuhaitz-igel arrunta ( Hyla molleri )
Kaio hauskara ( Larus argentatus )
Erlatxoria ( Merops apiaster )
Ipurtatsa ( Mustela putorius )
Sai zuria ( Neophron percnopterus )
Arrano arrantzalea ( Pandion haliaetus )
Baso-igel iberiarra ( Rana iberica )
Baso-igel gorria ( Rana temporaria )
Arrabioa ( Salamandra salamandra )
Basurdea ( Sus scrofa )
Martina ( Uria aalge )

Landare interesgarriak

Artea ( Quercus ilex )
Artea, Karraska ( Quercus rotundifolia )

Geologia eta geomorfologia

Urdaibai erreserbako arrokarik zaharrenak Triasikoan zehar eratu ziren, gaur egungo padura itsaso azpian erabat murgilduta zegoenean, eta beraz, itsasoaren hondoan hare fina metatuz joaten zenean. Orduan, magma intrusioek ofitak buztinetan barneratzea eragin zuten.

Jurasikoan zehar sedimentazioa eten zen eta itsasoaren sakonera handitu, bertan bizi ziren bizidunak fosilizatzera iritsi direlarik.

Kretazikoan zehar, sedimentazioa berriro hasi zen, aurreko geruzen gainean metatuz joan zelarik harea. Era berean, azken geruza honen gainean koral arrezifeak eratu ziren, kostaldearekiko paraleloa zen barrera osatuz. Egitura hauen baitan errudistak (itxura konikoko molusku bibalboak, tapa itxurako balba bat zutenak), orbitolinak eta brakiopodoak ziren ugarien. Zenbait milioi urte geroago arrezifeak ere sedimentatzen hasi ziren, gaur egungo flysch-ak osatuz.

Duela 40 milioi urte, Iberiar plaka mugitu egin zen, erlaitz kantauriarrera ateraz eta Bizkaian, Bilbo eta Nabarnizeko antiklinalak eratuz, Oiz hasten deneko sinklinalak banatuta daudenak. Lehen itsas hondoa zena, atmosferako higadurapean egotera pasa zen eta Kuaternarioan zehar, erosio horrek bistaratu dizkigu fosilik zaharrenak, nahiz eta ibaien higadurak tolesduren jatorrizko forma eraldatu duten.

Arro kantauriarraren tolesdurarekin batera, Triasikoko buztinen mugimendua eman zen, zenbait puntutan gaineko geruzak apurtzera iritsi zirelarik. Okako harana apurtu egin zen haran zabalago bati lekua utziz, bertan erosioak Tertziarioko hondakinak higatu zituelarik eta flysch-etik itsasora kanal moduko bat eratu zuelarik Goi Kretazikoan. Prozesu honi diapirismo deritzo eta honela sortzen diren haranei diapiro.

Azken urteetan, Aro Kuaternarioan zehar, itas maila zenbait aldiz aldatu da, ingurunea asko higatuz. Azken glaziazioan, kostak 12 km gehiago zituen gaur egungoak baino eta Izaroko, Atxarreko eta Ereñozarreko irlak loturik agertzen ziren. Glaziazioaren bukaerarekin batera, itsas maila igo egin zen, gaur egungo mailara iritsi arte.

Kontserbazio-figurak

1984 urtetik Unescok Biosferaren Erreserba izendatuta dago. Gainera, erreserba honen garrantzi ekologikoa dela eta, 1994. urtean Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu (BBE) izendatu zen, Natura 2000 sarean barneratu zelarik horrela. Horrez gain, Ramsarko hitzarmeneko Garrantzi Internazionaleko Hezeguneen zerrendan barneraturik dago 1992. urtetik.

Nola iritsi

Urdaibaira kotxez, trenez edo autobusez joan daiteke. Bertara iristeko errepide nagusia BI-635 errepidea da. Bizkaiko ezkerraldetik etorrita, Gernikan BI-2235 errepidea hartu behar da, Bermeorako norantzan; aldiz, BI-2238 errepidea eskuinaldetik etorrita, Lekeitiorako norantzan. Bermeon BI-631 errepidea hartuta, Mungiara iritsiko ginake.

EuskoTreneko trenek Zornotza eta Bermeo lotzen dute, eta bertan linea honek bat egiten du Donostia-Bilbokoarekin. Horrez gain, Bizkaibusek zenbait zerbitzu eskaintzen ditu Busturialdera doazenak, Bizkaiako gune desberdinetatik.

Azkenik, Bermeoko portuak arrantza munduan garrantzi handikoa izan da Iberiar Penintsulako iparraldean urte luzez baina Bilboko portua eraiki zenetik garrantzia galdu du.

Zer egin

Ibilbideak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...