Onddoak

Ganoderma pfeifferi

 Apo erako basidioma garatzen du onddo handi honek. Ezinezkoa da beste ardagaietatik begi hutsez bereiztea, hala ere, hau gurean urria da. Basoaren egoera ekologiko egokiaren indikatzailea dela uste da. Himenoforoa poro txikiz osaturik dago. Generoaren tipikoak diren espora handiak ditu. Bere mamia oso gogorra da eta egurrezkoa dela ematen du beraz ez da jangarria.

Argazkia: Asier Uribeetxebarria
Ganoderma pfeifferi

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2013/11/30
Azken eguneraketa: 2013/12/10
Bisita-kopurua: 966

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Polyporales
Familia: Ganodermataceae
Deskribatzailea: Bres.
Sinonimoak
Fomes pfeifferi
Scindalma pfeifferi
Ekologia
Saprobio humikola
Usteldura
Azukre sinpleak
Lignolitikoa
Lignozelulolitikoa
Informazio gehiago eskuratzeko egin klik saguarekin
Jateko balioa
Baliogabea

Makromorfologia

Fruitu gorputza

Apo forma duen onddo honek urte bat baino gehiago biziraun dezaken basidioma, fruitu gorputza, garatzen du. 30 cm-tako luzera eta 10-12 cm-tako zabalera har dezakeelarik. Onddoaren gainaldea, antzua den zolda distiratsu, pubeszente batez estalirik dago. Zolda honek, izaera erretxinakara dauka, onddoa zurkara izanik. Bero iturri handi baten ondoan jarri ezkero erraz hartzen du su. Onddoa larrukara eta hazkuntza zentrukidea izanik, ondo bereizten dira hazkuntza garaiak, marroi tonu ezberdineko eraztunak ikusten baitzaizkio. Gainaldean garatxo edo protuberantziak izaten ditu.


Mikromorfologia

Basidioak

Basidio klabiformeak garatzen ditu, 15-20 x 8-11 µm.

Esporak

Generoaren tipikoak diren espora handiak garatzen ditu onddo honek, 8,5-11,5 x 6,5-9 µm. Ganodermak beraien artean bereizteko ezinbestekoa da mikroskopia erabiltzea.


Ekologia

Habitata

Zuhaitz hosto erorkorretako enborren behealdean hasten den onddoa da. Batez ere haritz eta pagoetan. Europa osoan nahiko urria den espezia da. 


Habitat bereko espezie batzuk:
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata
Kukuma
Amanita ovoidea
Lanperna horia
Amanita citrina
Zarakar kimoa
Kretzschmaria deusta
Txakur-zakila
Mutinus caninus
Kanpaitxo arbiusaina
Mycena pura


Jateko balioa

Onddo honek ez dauka jateko baliorik. Ez dauka usain berezirik eta bere mamia egurra bezelakoa da.

Antzeko espezieak
Ganoderma resinaceum

Generokideak diren espezi hauek beraien artean bereizteko mikroskopia erabili behar da. Azken honek espora luzeagoak dauzka 10-12,5 x 7-9 µm.


Ganoderma applanatum

Generokideak diren espezi hauek beraien artean bereizteko mikroskopia erabili behar da. Azken honen esporak txikiagoak izaten dira, 7-9 x 4,5-6 µm.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...