Onddoak

Kretzschmaria deusta
Zarakar kimoa

Askomikoto hau gure basoetan nahiko errez aurkitzen denetakoa da, bereizteko nahiko erreza da. Garatzen duen fruitu gorputzak forma oso irregularra dauka eta ikatzaren ehundura eta kolore berdina dauka. Pago egurrean garatzen den onddoa da. Tamainari dagokionez nahiko handia da, gorputzak sarritan 10 cm-tako muga gainditzen baitu. Urte osoan zehar aurkitzen den onddoa da.

Argazkia: Miroslav Fiala
Kretzschmaria deusta

Artikuluari buruz
Egilea: erabiltzailea
Sorrera: 2013/10/25
Azken eguneraketa: 2023/02/04
Bisita-kopurua: 919

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Ascomycota
Klasea: Pezizomycotina
Ordena: Xylariales
Familia: Xylariaceae
Deskribatzailea: (Hoffm.) P.M.D. Martin
Sinonimoak
Ustulina deusta
Hypoxylon deustum
Discosphaera deusta
Ekologia
Saprobio lignikola
Usteldura
Azukre sinpleak
Lignolitikoa
Lignozelulolitikoa
Informazio gehiago eskuratzeko egin klik saguarekin
Jateko balioa
Baliogabea
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Fruitu gorputza

Tamaina handiko askomikotoa da, 7-10 cm bitarteko estroma garatzen baitu. Onddoaren fruitu gorputza oso irregularra da eta  “txapa-potea” bailitzan agertzen da hostozabalen enborrean. Kolore beltzeko onddoa da eta lodierari dagokionez, 0,3-0,8 cm-takoa izaten da. Estromaren gainean kolore beltzeko perotezioa izaten du. Peritezio  hau, kanpoko ingurunearekin ostiolo batzuren bidez komunikatzen da. Fruitu gorputzaren hazkuntza batez ere udaberrian ematen da. Hazkuntza gertatzen hari den gunea gris argia edo zurixka izaten da. Peritezioa gogorra da, eta ikatzaren antzeko ehundura eta kolorea dauka.


Mikromorfologia

Esporak

Tamaina handiko espora eliptikoak garatzen dituen askomikotoa da. Espora hauek zertxobait fusiformeak izan daitezke. Koloreari dagokionez, arre olibak dira, eta 31-33 x 6-7 µm-koak.


Ekologia

Habitata

Hostozabalen, batez ere pago (Fagus sylvatica) egurraren; sustrai, enbor eta adar gainean. Espezie hau gure basoetan arrunta da.


Habitat bereko espezie batzuk:
Ezko gibelgorria
Hygrophorus russula
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata
Kukuma
Amanita ovoidea
Lanperna horia
Amanita citrina
Txakur-zakila
Mutinus caninus
Ganoderma pfeifferi
Kanpaitxo arbiusaina
Mycena pura


Perretxiko-garaia

Urte osoan zehar azaltzen den onddoa da. 

Jateko balioa

Onddo espezie honek ez dauka inongo balio gastronomikorik. Ez dauka usain berezirik eta mamiak ikatzaren antz handi dauka.

Antzeko espezieak
Hypoxylon multiforme

Antzeko formako fruitu gorputza garatzen duen onddoa da. Espezie hau, normalean ez da pagoan garatzen, Alnus zein Betula generoen gainean garatzen da. Ezberdintasun mikroskopikoak handiak dira, H. multiforme  espezieak 9-10 x 4-5 µm-tako  esporak garatzen ditu. 


Hypoxylon udum

Espezie honek antzeko tamainako esporak garatzen ditu, 27-33 x 9-13 µm, baina ostalari ezberdina erabiltzen du substratu bezala, fruitu gorputza haritzen (Quercus robur) gainean garatzen baitu. 


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...