Onddoak

Suillus grevillei
Onddo apaina

Perretxiko hau Suillus generokoa da, bertan biltzen diren guztiek bezalaxe txapel likatsua duelako. Honez gain, espezie gehienen txapeleko azal leuna askatzea erraza izaten da. Genero hau sekzio desberdinetan banatzen da eta larigni sekziokoa da hain zuzen ere Suillus grevillei espeziea. Sekzio honetako perretxikuek bat egiten dute honako ezaugarrietan: eraztuna dute eta alertzeekiko sinbionteak dira.
 

Argazkia: Asier Uribeetxebarria
Suillus grevillei

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/02/06
Azken eguneraketa: 2012/02/13
Bisita-kopurua: 1714

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Boletales
Familia: Suillaceae
Deskribatzailea: (Klotzsch) Singer
Sinonimoak
Boletinus grevillei
Ixocomus grevillei
Boletus elegans
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai


Galeria

Onddo apaina
( 2011/11/08 )

Makromorfologia

Pileoa

5-15 cm-tako txapela du. Hasieran ganbil formakoa baina gerora zabaldu egiten da. Kolore horia edo laranjatua izaten du, zati arreekin. Gaztetan ertza barrurantz du baina heltzean, atera egiten zaio.

Estipea

Hanka zilindriko eta klabiforme tartekoa da, 8-15 x 1-2 cm-koa. Haritsua eta trikoa da, oinarria zabalagoa izaten du. Kolore horia izaten du, oinaldean goialdean baino ilunagoa. Eraztun hori edo zurixka du eta honen eta txapelaren artean saretxo bat egon ohi da.

Mamia

Mamia zurixka da baina ebakitzerakoan tonu arrosa-grisaxka-morexka hartzen du. Zapore gozoa du eta geranio-lorearen antzeko usaina.


Mikromorfologia

Esporak

Esporen tamaina 9-12 x 4-5 μm inguruko izaten da. Luzangak eta leunak, hori arre kolorekoak.


Ekologia

Habitata

Larix generoko zuhaitzekin mikorrizaturik agertzen da soilik, udaberritik aurrera.

Perretxiko-garaia

Udaberritik aurrera azaltzen den onddoa da.

Jateko balioa

Jangarria da baina ez du gustu handirik izaten.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...