Onddoak

Tricholoma terreum
Ziza arrea

Ziza arrea perretxiko txikia eta jangarria da. Beste espezie batzuekin nahas daiteke, baina T. pardinum pozointsuarekin nahastea da arriskutsuena. Azken horrek tamaina handiagoa izaten du eta mardulagoa da, gainera, txapela ezkata zentrukide bakan eta beltzaxkaz estalia du.

Argazkia: Aranzadi Zientzia Elkartea
Tricholoma terreum

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/12/01
Azken eguneraketa: 2013/12/26
Bisita-kopurua: 1022

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Tricholomataceae
Deskribatzailea: (Schaeff.) P. Kumm. (1871)
Sinonimoak
Agaricus myomyces
Agaricus pullus
Agaricus terreus
Gymnopus myomyces
Tricholoma bisporigerum
Tricholoma myomyces
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

3-8 cm diametroko txapela du, mamitsua eta hauskorra da. Hasieran konikoa den arren, forma laundua, titidun samarra izaten du gero, ertz biribilkatuekin. Kutikula lehorra eta askagarria du. Kolore gris argia edo gris beltzaxka izaten du, eta kolore bereko zuntzexka erradialek estaltzen dute.

Estipea

Hanka zilindrikoa eta leuna da, 3-6 x 0,8-1,5 cm-koa. Kolore zurixka edo zuri grisaxka izan dezake eta batzuetan pixkat ezkamatsua.

Orriak

Orri muxarratuak eta hankaren kolore berdinekoak.

Mamia

Mamia mehea, hauskorra eta zurixka da. Usainik ez du izaten baina zapore atsegina du, agian apur bat mikatza, inoiz ez irintsua.


Mikromorfologia

Esporak

Esporak zuri, leun eta eliptikoak dira. 5-8 x 3,5-5 μm-ko tamaina izaten dute.


Ekologia

Habitata

Euskal Herriko pinadietan arrunta da, ale askok eraturiko taldeak osatzen ditu. 


Habitat bereko espezie batzuk:
Orri zurbileko lakaria arrunta
Laccaria laccata
Esnegorria, pinutela, nizkaloa
Lactarius deliciosus
Pinudi-gibelubela
Russula sardonia
Pinudi onddo bikorduna
Suillus granulatus
Lakaria ubela
Laccaria amethystina
Ezko gorria
Hygrocybe conica
Pinudi-onddo likina
Suillus luteus
Lanperna txarra
Amanita pantherina


Perretxiko-garaia

Udazkenean ateratzen da, nahiz eta negu hasieran ikusi izan den.

Jateko balioa

Kalitate oneko jangarria da baina kontuz ibili behar da, Tricholoma pozointsuekin ez nahasteko.

Antzeko espezieak
Tricholoma sciodes

Hau arruntagoa da hostozabalen basoetan. Ertz beltzaxka du eta zapore mikatza.


Tricholoma pardinum

Tricholoma terreum baino sendoagoa eta trinkoagoa da. Txapelean ezkata eta espora handiagoak ditu.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...