Albisteak

Euskalnatura finalista “Blogetan!” euskarazko blogen lehiaketan
Martxoaren 6an ospatuko da sari-banaketa ekitaldia Bilboko Euskararen Etxean

2014/02/19

Iruzkinik ez
bisita

Azkue Fundazioak antolatutako eta Argiak lagundutako “Blogetan!” lehiaketa bere azken txanpara iritsi da. Lehiaketak blogari euskaldunen lanari oihartzuna ematea eta blogen sorkuntza piztea du xede. Horretarako, iragan abenduan ireki zen bertan izena emateko epea eta, orotara, lau arlotan banatutako 115 blogek hartu dute parte. Lehiaketa azken fasera pasa da eta bertan izango da Euskalnatura ere.


Euskalnatura finalista “Blogetan!” euskarazko blogen lehiaketan
Euskalnatura webgunea 2007tik da martxan

Martxoaren 6an Bilboko Euskararen Etxean ospatuko den Euskal Blogarien Topaketan emango da irabazleen berri. Finalisten zerrenda publikoak bozkatutakoaren arabera egin da eta, orain, epaimahaiaren ardura izango da irabazleen izenak erabakitzea. Euskalnaturak zientzia eta teknologiaren inguruko blogen atalean hartuko du parte.

Euskalnatura osatzen dugunon partetik, eskerrik asko zuen babes eta sostenguagatik!

Iturria: Blogetan!

Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...