Naturzalia

Lightbox Image
ANDER IZAGIRREREN BLOGA
 
Txikitatik gustatu izan zaizkit animaliak eta beti ibili izan naiz mendian bueltaka, hauek ikusi nahian. Inoiz ez da jakiten ze aurkituko dugun, baina argi dagoena da, begiak zabalik eduki eskero, naturak beti eskeiniko digula sorpresaren bat edo beste. Argazki eta azalpentxo batzuen bidez, naturak gauza interesgarri asko dituela erakustea da nire asmoa, beti ere, zaletu umil baten ikuspuntutik. 

Naturzalia bloga | 2015/07/17 | Egilea: | Bisitak: 98 | iruzkin

Suge biperakara (Natrix maura)
Indibiduo heldua

Suge biperakara, urari oso lotuta dagoen narrastia da. Anfibio eta arrainetaz elikatzen da, eta erreka eta potzuak dira bere habitat nagusia. Gure inguruetako gainontzeko erreketan bezala, nire herriko (Elgoibarko) erreketan ere oso suge arrunta da. Sugegorriaren antz haundia dauka eta hortik datorkio izena, baina ez dauka pozoirik eta oso suge lasaia da, batere arriskutsua.


Naturzalia bloga | 2015/06/11 | Egilea: | Bisitak: 122 | iruzkin

Baso-igel iberiarra (Rana iberica)

Iberiar penintsulako endemismo batekin natorkizue gaurkoan.


Naturzalia bloga | 2015/06/01 | Egilea: | Bisitak: 114 | iruzkin

Apo arruntaren ugalketa
Hasieran arrak iristen dira uretara, emeak noiz iritsi zain

Anfibio gehienak udaberrian ugaltzen dira eta ugalketa hauetako batzuk nahiko kuriosoak izaten dira. Apo arruntaren (Bufo spinosus) kasuan adibidez, garai konkretu batean (udaberri hasieran), ehundaka ale biltzen dira ur-eremu berdinean, eta show kuriosoa izaten da ikusteko. 

 

.


Naturzalia bloga | 2015/05/10 | Egilea: | Bisitak: 135 | iruzkin

Kopetazuri familia

Aurreko batean kopetazuri arruntan (Fulica atra) familia oso batekin in nuen topo. Gurasoez gain, 7 txita zeuden eta helduak hauek elikatzen ari ziren.


Naturzalia bloga | 2015/04/26 | Egilea: | Bisitak: 165 | iruzkin

Kaskabeltz handia (Parus major)

Balkoiko janlekura etorritako txoriekin jarraituz, kaskabeltz handiari tokatzen zaio gaur. Hemen neguan zehar lortutako argazki eta bideo batzuk.


Naturzalia bloga | 2015/04/21 | Egilea: | Bisitak: 170 | iruzkin

Eraztundutako paparrurdinaren jatorria

Hile hasieran, paparrurdin batzuen argazkiak erakutsi nizkizuen, tartean eraztundutako paparrurdin bat. Ba itxura denez, Nantes (Frantzia) inguruan eraztundu zuten 2011n.


Naturzalia bloga | 2015/04/13 | Egilea: | Bisitak: 171 | iruzkin

Buztangorri iluna (Phoenicurus ochruros)

Orain dela gutxi, etxeko balkoian jarri nuen txorientzako janlekuaren argazki batzuk erakutsi nizkizuen, janlekuen inguruko azalpen batzuekin batera. Horri lotuta, janlekuan lortutako argazki eta bideo batzuk erakusteari ekingo diot gaur, buztangorri ilunarekin hasita.


Naturzalia bloga | 2015/04/10 | Egilea: | Bisitak: 182 | iruzkin

Paparrurdina (Luscinia svecica)

Udaberri hasierakin batera, hegazti pasea izan dugu azken asteotan. Hainbat txori igaro dira guretik, hegoaldetik iparralderako bidean. Sasoi egokia izaten da urteko gainontzeko egunetan ikusi ezin diren hegazti batzuk ikusteko, eta horren adibide, gaurkoan erakusten dizuedan paparrurdina (Luscinia svecica). Aspalditik nuen txori hau ikusteko kuriosidadea eta uste baino ale gehiago ikusi genituen Zarauzko Iñurritza biotopoan. Bertan ateratako argazki batzuk eta bideo txiki bat erakusten dizkizuet.

Janlekuak, hegaztiei lagundu eta norberaren etxera hurbiltzeko modu egoki bat

Naturzalia bloga | 2015/03/15 | Egilea: | Bisitak: 202 | iruzkin

Txoriak etxeko balkoian

Txori txikiak gertutik erretratatzea ez da batere erraza izaten, baina badaude hegaztiak hurbiltzeko hainbat modu. Horietako bat, janariarekin erakartzea da. Negu sasoian gainera, ez da erraza izaten naturan elikagaia topatzea eta hainbat txori espeziek asko eskertzen dute janari eskaintza.


Naturzalia bloga | 2015/02/10 | Egilea: | Bisitak: 217 | iruzkin

Txantxangorria (Erithacus rubecula)

Aspaldi ezer erakutsi gabe nengoenez, astebukaeran ateratako txantxangorri batzuen argazkiak erakusten dizkizuet. Beste bat arte!

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...