2007ko urtarrilaren 23an sortu genuen Euskal Herriko Unibertsitatean Biologia ikasketak egiten zihardugun 5 ikaslek www.euskalnatura.eus webgunea. 20 urte betetzeke, baina edukiak sortu, ikasi eta teknologia berriak berabiliz jendarteratzeko gogo-biziz ekin genion proiektuari, eta ordutik aurrera, gora-behera ugari izan dituen arren, martxan irautea lortu du webguneak azken bost urteotan. Orain, azala eta barrena berriturik, indarberriturik, dator EuskalNatura; gutxienez beste bost urtetan gazteak mobilizatzen, naturaz gozatzen eta edukiak mundura zabaltzen jarraitzeko asmo sendoarekin.