Birigarro arrunta
Turdus philomelos

Birigarroa Eurasia erdialdean eta mendebaldean, eta Afrika iparraldean hedaturiko banaketa zabala duen espeziea da, kantu konplexu eta finak egiteko gaitasunagatik ezaguna. Philomelos determinatzaile espezifikoak ere ezaugarri horri egiten dio erreferentzia; grezierazko philo- (zale) eta melos (kantu) hitzek osatzen baitute. Euskal Herrian espezie nahiko arrunta izan arren, ez da bere generokide zozo arrunta (Turdus merula) bezain antropofiloa.

Turdus philomelos

Phyluma
Chordata
Klasea
Aves
Ordena
Passeriformes
Familia
Turdidae
Deskribatzailea
Brehm (1831)
Estatusa
lc

Deskribapena

Tamaina ertaineko hegaztia da, 20-24 cm-ko luzera eta 33-36 cm-ko hego-zabalera izan ohi duena. 68 eta 85 g bitarteko pisua izan ohi du, eta bi sexuen artean ez dago aldakortasun nabarmenik, ez tamainan ezta itxuran ere. Bizkarraldea eta hegoen goialdea marroiak dira, eta sabelaldea argiagoa, V itxurako orban ilunekin. Hegoen azpialdea ere argiagoa da, laranja kolorekoa. Burua ere marroia da eta begiaren inguruan kolore arre argiagoko eraztuna izan ohi du. Mokoa ere iluna da.

Antzeko espezieak

Garraztaroa (Turdus viscivorus)

Birigarro arruntarekin antzekotasun morfologiko oso handia du, baina garraztaroa handiagoa da. Bestalde, burua argiagoa du garraztaroak eta sabelaldeko orbanak ez dira V formakoak, borobilak baizik.


Birigarro txikia (Turdus iliacus)

Antzeko morfologia izan arren, birigarro txikia, izenak berak dioen bezala, txikiagoa da, eta begiaren gainean kolore argiko marra bereizgarria izan ohi du. Sabelaldea birigarro arruntarena baino argiagoa da eta alboetan, gainera, lumaia laranja-gorria du. Azkenik, birigarro txikia neguan bakarrik agertzen da Euskal Herrian eta ez da birigarro arrunta bezain ugaria.


Zozo arrunta (Turdus merula)
Turdus merula

Turdus generoko espezierik arruntena da zozoa, eta birigarroan ez bezala, zozoaren kolorazioa uniformea da: emeak guztiz marroiak eta arrak guztiz beltzak. Gainera, zozoen mokoa kolore horikoa da.

Banaketa

Eurasia erdialdean eta mendebaldean hedaturiko espeziea da, eta baita Afrika iparraldean ere. Europa guztian aurki daiteke, nahiz eta Iberiar penintsularen, Italiaren eta Greziaren hegoaldean kumatzen ez duen. Eskandinavian eta Europa ekialdeko ingurune kontinentaletan kumatze-garaian soilik aurki daiteke, hego-mendebalderantz migratzen baitu neguan.

Gizakiak Australiara eta Zeelanda Berrira ere eraman zuen espeziea, eta populazio txiki batzuk bizi dira bertan egun.

Turdus philomelos Turdus philomelos

Garaia

Espezie migratzailea izan arren, Euskal Herrian urte guztian aurki daitezke birigarro arruntak.

Habitata

Mosaiko erako habitatak atsegin dituen espeziea da, habia egiteko basoak eta elikatzeko gune irekiak partekatzen dituzten ingurunean, alegia. Lorategietan ere ohikoa da, Europa erdialdean eta iparraldean, batez ere. Itsas mailatik 2200 metroko altueraraino aurkitu da espeziea. 



Habitat bereko espezie gehiago

Galerida cristata
Barbastella barbastellus
Pyrrhocorax pyrrhocorax
Falco tinnunculus
Milvus migrans
Plecotus auritus
Myotis nattereri
Nyctalus noctula
Hyla molleri
Sus scrofa
Meles meles
Myotis bechsteinii
Circaetus gallicus
Passer domesticus
Aquila chrysaetos
Neophron percnopterus
Ardea cinerea
Luscinia megarhynchos
Prunella modularis
Lanius senator
Tadarida teniotis
Milvus milvus
Ciconia nigra
Falco peregrinus
Suncus etruscus
Garrulus glandarius
Alytes obstetricans
Erinaceus europaeus
Rana dalmatina
Caprimulgus europaeus
Cuculus canorus
Bubo bubo
Salamandra salamandra
Rana temporaria
Fringilla coelebs
Phoenicurus phoenicurus
Erithacus rubecula
Coracias garrulus
Motacilla cinerea
Scolopax rusticola
Dryocopus martius
Apodemus sylvaticus
Nyctalus lasiopterus
Apodemus flavicollis
Nyctalus leisleri
Cervus elaphus
Hierophis viridiflavus
Glis glis
Dendrocopos medius
Martes martes
Pipistrellus nathusii
Sciurus vulgaris
Accipiter gentilis
Dendrocopos minor
Microtus duodecimcostatus
Lacerta schreiberi
Microtus lusitanicus
Microtus gerbei
Sorex coronatus
Lymnocryptes minimus
Athene noctua
Mustela nivalis
Lepus granatensis
Accipiter nisus
Troglodytes troglodytes
Crocidura russula
Sorex minutus
Microtus agrestis
Tyto alba
Cyanistes caeruleus
Pica pica
Vanessa atalanta
Vulpes vulpes
Miniopterus schreibersii
Mustela erminea
Mus spretus
Mus musculus
Micromys minutus
Pipistrellus pipistrellus
Talpa occidentalis
Talpa europaea
Microtus cabrerae
Myodes glareolus
Turdus merula
Rhinolophus ferrumequinum
Rhinolophus euryale
Strix aluco
Picus sharpei
Alauda arvensis
Lepus europaeus
Otus scops
Jynx torquilla
Dendrocopos major
Oryctolagus cuniculus
Rhinolophus hipposideros
Asio otus
Anguis fragilis
Aglais urticae
Plecotus austriacus
Asio flammeus
Buteo buteo
Crocidura suaveolens
Pipistrellus kuhlii
Myotis myotis
Eptesicus serotinus
Colias croceus
Myotis blythii


Elikadura

Dieta omniboro zabala duen espeziea da. Udan zizare, barraskilo eta intsektu txikiez elikatzen da, eta neguan haziak eta fruta txikiak ere jaten ditu.

Ugalketa eta ontogenia

Emeak kopa formako habia sortu ohi du zuhaitz edo zuhaixketan, eta 4-5 arrautza erruten ditu bertan. Arrautzen kolorea urdina izan ohi da, Turdus generoko gainerako espezie gehienetan gertatu bezala. Emeak 10-17 egunez inkubatzen ditu arrautzak, eta txitoek 2-3 aste behar izaten dute hegan hasteko. Banaketaren hegoaldean urtean 2-3 errunaldi izatea arrunta da.

Bizimodua

Espezie monogamo lurraldekoia da birigarro arrunta, nahiz eta neguan taldetan bil daitezkeen. Ale migratzaileek bidaia zuzen eta azkarrak egiten dituzte kumatzeguneetatik negutzeguneetara. Ale solteak Groenlandian eta Atlantikoko uharteetan ere aurkitu izan dira.

3-5 urtez bizi ohi da normalean, nahiz eta inoiz erregistratu den birigarro zaharrenak 10 urte pasa zituen.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Birigarroa kuku arruntaren biktima izan ohi da maiz, kuku emeek birigarroen habietan jartzen baitituzte euren arrautzak eta birigarroen arrautzak habiatik kanpora botatzen. Dena den, arrautzen kolorea dela-eta, kasu askotan birigarro emeak gai dira eurenak ez diren arrautzak detektatzeko. Mikak (Pica pica) eta eskinosoak (Garrulus glandarius) birigarroaren arrautzei eraso egiten diote maiz.

Birigarro helduak, bestalde, katuen, gabiraien (Accipiter nisus) edo mozoloen (Athene noctua) harrapakin izan daitezke.

Kontserbazioa

Kontserbazio-egoera onean dagoen hegazti-espeziea da, eta IUCN erakundeak Least Concern kategorian sailkaturik dauka. EAEko eta Nafarroako espezie mehatxatuen katalogoetatik at dagoen espeziea da.

Esteka interesgarriak


Erlazionaturiko artikuluak

Bibliografia


Slater PJB. 1983. The Buzby phenomenon: Thrushes and telephones. Animal Behavior, 31: 308–309

Devoogd TJ, Krebs JR, Healy SD, Purvis A. 1993. Relations between Song Repertoire Size and the Volume of Brain Nuclei Related to Song: Comparative Evolutionary Analyses amongst Oscine Birds. Proceedings: Biological Sciences, 254 (1340): 75–82
Egilea: Antton Alberdi | Sorrera: 2012/06/05 | Azken eguneraketa: 2013/02/04 | Bisita-kopurua: 2903 | Argazki nagusia: Bernardo Busto

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...