Ardura zaitez!

Lightbox Image
GARIKOITZ PERURENAREN BLOGA
 
Guztiok gure inguruarekiko sentiberatasuna dugunez guztioi arduratzen digu gure inguruan gertatzen denak. Ez dugu ahaztu behar, gainera, gure ingurua gure eraginpean dagoela etengabe, eta eragin horiekiko ardura onartu behar dugu ezinbestean. Horretarako duzue hemen irekita Biologiaren eta Ingurugiro Zientzien leihoa, zuen behatokia. 

Ardura zaitez! bloga | 2015/07/17 | Egilea: | Bisitak: 97 | iruzkin

Odolustuta zimeldutako aldaketa

Urtero 48 zezen hiltzen dira Sanferminetan (entzierroetan ikusten ditugun guztiak). Zezen hauek 20 minutuz torturatzen dituzte "zigor" tresna desberdinak erabilita. Hauekin zauri izugarriak egiten dizkiete eta zezenak poliki-poliki odolustuta hiltzen joaten dira. Hilzori luze hau festarako aitzaki gisa erabiltzen dute milaka pertsonek. Baita haien burua abertzale eta ezkertiartzat duten askok ere.


Ardura zaitez! bloga | 2015/06/10 | Egilea: | Bisitak: 130 | iruzkin

Odol beltza eskutan

Txinatar esaera zahar baten arabera, tximeleta baten hegazkada munduaren bestaldean sentitu daiteke. Alegia, gure ekintza guztiek, baita txikienek ere, ondorioak dituzte. Eta munduaren beste puntan ere eraginak izan ditzakete. Eta, zeinek ez du telefono mugikorrik gaur egun? Honezkero, gailu hau ezinbestekoa da jende askorentzat. Bada, telefono mugikorrek tximeleta efektu ikaragarri bat eragiten dute.


Ardura zaitez! bloga | 2015/04/12 | Egilea: | Bisitak: 232 | iruzkin

Nola joan zara gaur lanera?

Ardura zaitez! bloga | 2015/02/11 | Egilea: | Bisitak: 212 | iruzkin

Ibaia eta zaborra
Natur ondasunen balio ekonomikoa mintzagai Globe Internationalen Goi-bileran

Ardura zaitez! bloga | 2014/06/16 | Egilea: | Bisitak: 473 | iruzkin

Naturaren balioaz
Argazkia: Wikimedia Commons

Ezin esan nezake zenbat balio duen itsaso batek. Edo zein den baso baten prezioa. Halere, badago horrelako kalkuluetan murgilduta dabilen jendea. Baina, ekosistema bat desagertzen denean galtzen diren funtzioak balio ekonomiko batean laburbil daitezke? Eta, kalkulu hauek natura salba dezakete ala ingurugiroa kapitalismoaren doinuaren menpe dantzatzera behartuko al dute?


Ardura zaitez! bloga | 2014/03/28 | Egilea: | Bisitak: 628 | iruzkin

Zaharrak berri. El algarrobico.
El Algarrobico hotela. Almeria.

Albistea oraindik azken denboraleak gure kostaldean eragindako zauriak irekita daudenean iritsi da: Almeriako El Algarrobico hondartzan eraikitzen hasi ziren hotelari legezkotasuna aitortu diote. Hamaika urtez eraikitze-lanak etenda egon eta gero gutariko batzuk behintzat pentsatzen hasiak ginen zementuzko gorpu hori kostako ekosistemen defentsaren garaikur bihurtua zela. Inozoak gu.


Ardura zaitez! bloga | 2013/10/16 | Egilea: | Bisitak: 1101 | iruzkin

Ingurumen Inpaktuaren Balioespena. Eraginkortasunik gabeko tresna

Gutxitan izan da Ingurumen Inpaktuaren Balioespena ingurugiroari eragindako balizko kalteen kontrako tresna eraginkorra. Gehienetan aztergai den proiektu edo planaren funtsak baldintzatuta burutu dira inpaktu-azterlanak, eta gehienetan eragile edo enpresa ekonomiko handien aldekoak agertu dira. Ia ez zaie inoiz egitasmoei hauek atzera botatzeko nahikoa arrazoi aurkitu; kalteak gutxiesten dira eta, askotan, aurretiaz aintzat hartu gabeko eraginak agertzen dira gerora (edo aurreikusitako kalteak handiagoak suertatzen dira).

Ez ezazue sinetsi energia berriztagarrien arorantz goazenik.

Ardura zaitez! bloga | 2013/08/26 | Egilea: | Bisitak: 902 | iruzkin

Klima aldaketari buruzko aferan ezer ez da dirudien bezalakoa. Edo hobe esanda, ezer ez da esaten diguten bezalakoa. Energia berriztagarriak petrolioaren aroa ordezkatzera datozela sinestarazi nahi digute. Obamak berak hala adierazi zuen ekainean eskainitako hitzaldi batean: "energia fosilak beharko ditugu oraindik, baina pixkanaka energia berriztagarriek ordezkatuko dituzte". Iritzi hori bera partekatzen dute hainbat adituk ere. Haien esanetan eguzki- eta aire-energiak pixkanaka atmosferara isurtzen ditugun negutegi efektuko gasak murriztea bermatuko dute. Ordea, egoera oso bestelakoa da. Energia garbietara hurbildu beharrean, karbonoaren hirugarren aroaren atarian gaude: ezohiko petrolio eta gasaren aroa.


Ardura zaitez! bloga | 2013/06/15 | Egilea: | Bisitak: 921 | iruzkin

Ibaiak zabortegi bihurtzen ari gara

Gaur, ekainaren 15a, Arga ibaia garbitzeko auzolanean elkartu gara hainbat herritar. Gure asmoa, besteak beste, ibaia bere onera itzultzea izan da, azken uholdeek agerian utzitako zaborrak jasotzea. Hori bai, argi geratu zaigu han agertu garenoi ibaia garbi mantentzeko kudeaketa-lanak egitearen ardura duten erakunde publikoen utzikeria izugarria dela. Hori eta ezin dugula degradagarriak ez diren zaborrak ekoizten jarraitu.


Ardura zaitez! bloga | 2013/05/31 | Egilea: | Bisitak: 861 | iruzkin

Mugikortasun Jasangarria Egitasmoa: Lehen 100 egunak

2013. urteko otsailaren 19an Mugikortasun Jasangarria izena duen egitasmo bat abian jarri nuen. Bertan lanera joateko egunero txirrindulaz, oinez ala autobus zerbitzu publikoan egiten ditudan kilometroak apuntatzen joan naiz, kotxea ez erabiltzeagatik aurrezten noan dirua kalkulatu asmoz. Honezkero 100 egun igaro dira eta lehen emaitzak oso interesgarriak izan dira.

Ardura zaitez!

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...