Nafarroako kontserbazio-figurak

Natur Parkea

Urbasa-Andia (Argazkia: Wikimedia Commons)

Natur parkeak gizakiaren erabilerak edota presentziak berak gutxi eraldatu dituen, eta euren balore ekologiko, estetiko, hezitzaile nahiz zientifikoengatik babes berezia merezi duten eremuak dira. Gune hauek zedarritzeko paisaien edertasunari, ekosistemen adierazgarritasunari eta bertako formazio geologikoen, faunaren eta floraren berezitasunari erreparatzen zaio. Naturgune hauen eremuaren barnean gainontzeko babes figurak ere jaso daitezke.

Hauek dira Nafarroako Natur Parkeak:

  • Bardeak (PN 3)
  • Bertiz (PN 1)
  • Urbasa-Andia (PN 2)
Lotura: Nafarroako Natur Parkeak
Fitxategia: Nafarroako Natur Parkeak (.kml | Google Earth | 0.2mb)

Erreserba Integrala

Aztaparreta (Argazkia: Nafar Gobernua)

Naturgune hauek oso balio handiko ezaugarri ekologikoak dituzte. Hedadura murritza dute, eta bertako ekosistema guztien kontserbazioa dute helburu. Horregatik ekosistemak suntsitu, kaltetu, eraldatu edota asaldatu ditzakeen jarduera oro mugatzen da.

Hauek dira Nafarroako Erreserba Integralak:

  • Aztaparreta (RI 3)
  • Lizardoia (RI 1)
  • Ukerdi (RI 2)
Lotura: Nafarroako Erreserba Integralak
Fitxategia: Nafarroako Erreserba Integralak (.kml | Google Earth | 0.02mb)

Natur Erreserba

Urederra (Argazkia: Wikipedia.eu)

Gune hauek balore ekologiko altuko eremuak dira, eta berauek kontserbatu eta hobetzeko asmoz izendatzen dira. Zehazki, naturguneko dinamika propioa bere horretan iraun dezan uzten da.

Hauek dira Nafarroako Natur Erreserbak:

  • Agua Salada putzua (RN 34)
  • Arbaiun arroila (RN 16)
  • Arquillo eta Barbaraces ibar-basoak (RN 28)
  • Basajaun-etxea (RN 5)
  • Basaura (RN 15)
  • Benasa arroila (RN 17)
  • Burgi arroila (RN 18)
  • Caidas de la Negra (RN 37)
  • Caparreta (RN 26)
  • Conde mendia (RN 22)
  • Eguarasko barrutia (RN 31)
  • Gaztelu (RN 11)
  • Gil eta Ramal Hondo ibar-basoak (RN 30)
  • Iñarbe arroila (RN 9)
  • Irubetakaskoa (RN 4)
  • Irunberriko arroila (RN 25)
  • Itxusi (RN 2)
  • Juncal aintzira (RN 23)
  • La Piedra labarrak (RN 24)
  • Labiaga (RN 1)
  • Larra (RN 12)
  • Lasiako amildegia (RN 13)
  • Lobera eta Sotillo ibar-basoak (RN 29)
  • Mendilaz (RN 6)
  • Olleta mendia (RN 21)
  • Peñalabeja (RN 19)
  • Pitillasko aintzira (RN 27)
  • Pulguer putzua (RN 35)
  • Putxerri (RN 7)
  • Quebrado, Ramillo eta Mejana ibar-basoak (RN 38)
  • Ramalete ibar-basoa (RN 32)
  • Remonta ibar-basoa (RN 33)
  • Rincon del Bu (RN 36)
  • Salobre urmaela (RN 20)
  • San Juan Xar (RN 3)
  • Tristuibartea (RN 8)
  • Txintxurrenea arroila (RN 10)
  • Urederraren iturburua (RN 14)
Lotura: Nafarroako Natur erreserbak
Fitxategia: Nafarroako Natur Erreserbak (.kml | Google Earth | 0.3mb)

Natur Lekunea

Odiako Pagadia (Argazkia: Garikoitz Perurena)

Gune hauek izendatzen dira bertan balio ekologiko ertaina duten ezaugarriak daudelako, baina ez dira naturguneen barneko jarduerak bereziki mugatzen, ez behintzat jarduera horiek antolatuta ez badaude edota ezaugarri horiek kaltetzen ez badituzte.

Hauek dira Nafarroako Natur Lekuneak:

  • Alto ibar-basoa (EN 24)
  • Arenales ibar-basoa (EN 19)
  • Artica ibar-basoa (EN 18)
  • Badina Escudera (EN 8)
  • Beteluko artadiak (EN 27)
  • Biona ibar-basoa (EN 15)
  • Campo Allende ibar-basoa (EN 5)
  • Campo Llano ibar-basoa (EN 14)
  • Dos Reinos urmaela (EN 13)
  • Escueral ibar-basoa (EN 16)
  • Giraldelli ibar-basoa (EN 25)
  • Granjafria ibar-basoa (EN 9)
  • La Mora ibar-basoa (EN 26)
  • La Muga ibar-basoa (EN 22)
  • Leringo pinudiak (EN 3)
  • Lopez-Val ibar-basoak (EN 6)
  • Los Tetones ibar-basoa (EN 28)
  • Mejana Santa Isabel ibar-basoa (EN 12)
  • Odia pagadia (EN 1)
  • Radako ibar-basoak (EN 21)
  • Recueja ibar-basoa (EN 7)
  • Santa Ageda pinudia (EN 4)
  • Santa-Eulalia ibar-basoa (EN 23)
  • Sardavilla, Murillo de las Limas, Vergara, Arguedas eta Aguadero ibar-basoak (EN 10)
  • Sequedo ibar-basoa (EN 17)
  • Traslapuente ibar-basoak (EN 11)
  • Ugarron arroila (EN 2)
  • Valporres ibar-basoa (EN 20)
Lotura: Nafarroako Natur Lekuneak
Fitxategia: Nafarroako Natur Lekuneak (.kml | Google Earth | 0.1mb)

Natur Atsedengunea

Orgiko Pagadia (Argazkia: Jose Manuel Mena)

Gune hauek aisia eta naturaren babesa uztartu daitezkeen eremuak dira.

Hauek dira Nafarroako Atsedenguneak:

  • Leurtzako urtegiak (ANR 2)
  • Orgiko basoa (ANR 1)
Lotura: Nafarroako Natur Atsedenguneak
Fitxategia: Nafarroako Natur Atsedenguneak (.kml | Google Earth | 0.01mb)

Paisaia Babestua

Baldorbako Mendiak (Argazkia: A. M. Goñi)

Inguruneko gune espezifiko batzuk dira hauek, zeintzuk haien balore estetiko edo kulturalengatik babes berezi bat behar baitutenak.

Hauek dira Nafarroako Paisaia Babestuak:

  • Baldorbako mendiak (PP-1)
  • Ultzama eta Basaburuako hariztiak (PP-2)
Lotura: Nafarroako Paisaia Babestuak
Fitxategia: Nafarroako Paisaia Babestuak (.kml | Google Earth | 0.01mb)

 

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...