Iparraldeko kontserbazio-figurak

Interes Ekologiko, Floristiko eta Faunistikoa duen Natur Eremua (IEFFNE)

Errobiren iturburua (Argazkia: Garikoitz Perurena)

Gune hauek gaitasun biologiko altua eta kontserbazio egoera ona duten eremuak dira. Inbentario hauek kontserbazio politikarako tresna garrantzitsu bilakatu dira. Izan ere, eskualde mailako planifikazio proiektuetan berauek aintzat hartzeko beharra dago. 

Hauek dira Iparraldeko IEFFNE eremuak:

  • Abarrateako otalurrak (00006620)
  • Abbadiako larrea (00006703)
  • Ahurtiko barta (00006711)
  • Alberoueko otalurrak (66350000)
  • Aldudeko mendiak eta ibarrak, Mondarrain eta Artzamendiko mendiguneak (66100000)
  • Arbailako basoa (66080005)
  • Ardanabia harana (00006676)
  • Aturri eta San Martingo Punta arteko duna-inguruneak (00006706)
  • Aturriko bartak: Baionako errekako lurmuturraren zatia (42240000)
  • Aturriko bartak: Urketako barta (00006710)
  • Auñamendiko karsta (66070001)
  • Autileko basoa (00006657)
  • Baigura mendia (66110000)
  • Baretosko basoa (66070000)
  • Barkoxeko otalurrak eta ohianpea (66900000)
  • Barruti beitiko bartak (00006686)
  • Basa beltzeko urmaela eta hezegunea (00006688)
  • Behorlegiko gandorra (66080006)
  • Biarritzeko itsasertza Amodioaren Etxetik Bastako arroketara (00006704)
  • Camouresteko basoa (00006700)
  • Damaziako otalurrak (00006619)
  • Donibane-Garaziko mendiak (66090000)
  • Elhinako otalurrak (00006616)
  • Eltzarruzeko otalurrak (00006653)
  • Erribareitako baso hezea (00006626)
  • Errobiaren haraneko bartak (66930001)
  • Errobiren sare hidrografikoa (66920000)
  • Errozateko gaina eta bizkarrako haitzak (66090001)
  • Faldaracon-Eguraldeko baso eta otalurrak (66420000)
  • Fromentiereko parke botanikoa (00006701)
  • Garraldakomendiko otalurrak (00006622)
  • Gazteluzarreko otalurrak (00006615)
  • Gurs Barrauteko baso eta otalurrak (66480000)
  • Hayrako basoa (66100001)
  • Hazparneko otalurrak (66360000)
  • Holtzarte eta Olhadubiko arroilak eta basoa (66080002)
  • Iratiko basoa (66080003)
  • Irauko zohikaztegiko hondoa (66090003)
  • Jeztaze-Azpildako basoa (00006652)
  • Josibaia eta Lurbeko basoa (00006647)
  • Joyeuse eta Biduzeren sare hidrografikoak (66950000)
  • Joyeuse harana (00006677)
  • Kakueta eta ehüjarreko arroilak (66080001)
  • Kurkuko otalurrak (00006618)
  • Lanes eta Arrouyouseko basoa eta bartak (00006623)
  • Lantabateko otalurrak (66410000)
  • Larla-Jarrako otalurrak (66440000)
  • Larrun eta Txoldokogaina mendiguneak eta Sarako arroa (66130000)
  • Mixeko basoa (00006637)
  • Muriskot lakua (00006662)
  • Olharneko otalurrak (00006614)
  • Oloroeko uhaitza eta ibai-ertzak (66960001)
  • Oloroeko uhaitzaren eta ibaiadarren sare hidrografikoa (66960000)
  • Orgamendi, Eheta eta Nethe muinetako otalurrak (66500000)
  • Ori mendia (66080004)
  • Oriongo basoa (66090002)
  • Ortzaize-Izpurako otalurrak (66510000)
  • Otsozelaiko otalurrak (00006621)
  • Ozkaxeko otalurrak (66490000)
  • Oztibarreko basoa (00006640)
  • Paueko uhaitzaren behe-ibilguaren sare hidrografikoa (66940000)
  • Plage Des Basques hondartzatik Sainte Barbe puntarainoko itsasertza (00006705)
  • Saint Bernard irla (00006709)
  • Saint-Pé-de-Lérengo bartak eta zingirak (00006624)
  • Sohütako basoa (00006656)
  • Suhamendi-Azkaingo otalurrak (00006655)
  • Txingudiko badia (67080000)
  • Txingudiko badiako irlatxoa eta gatz-harana (67080001)
  • Ugaranaren sare hidrografikoa (66930000)
  • Urtsua mendiko otalurrak (00006654)
  • Uztaritz eta Senpereko baso eta otalurrak (66340000)
  • Xurrumilatxeko urmaela eta inguruak (00006661)
  • Zaldunbidiako otalurrak (00006617)
  • Zohikaztegia eta hiru iturrien erreka (66130001)
  • Zokoatik Hendaiarainoko itsasertza (67070000)
  • Zuberoa garaia (66080000)
Lotura: Frantziako IEFFNE eremuak
Fitxategia: Iparraldeko IEFFNE eremuak (.kml | Google Earth | 0.25mb)

Itsasertzen Kontserbatorioa

Abaddia-Euskal Itsaslabarra (Argazkia: Wikipedia.fr)

Eremu hauetan giza erabilera eta gunearen beraren kontserbazioa uztartzen dira. Izan ere, interes ekologiko eta paisajistiko handiko eremuak aukeratzen dira, eta eremu hauek kostaldearen jabetza publikoarengan mugak ezar ditzake.

Hauek dira Iparraldeko Itsasertzen Kontserbatorioak:

  • Abbadia-Euskal itsaslabarra (FR1100115)
  • Marion lakua (FR1100099)
  • Muriskot lakua (FR1100355)
  • Zenitz badia (FR1100714)
Lotura: Frantziako Itsasertzen Kontserbatorioak
Fitxategia: Iparraldeko Itsasertzen Kontserbatorioak (.kml | Google Earth | 0.25mb)

Biotopo babestua

Lur Berria (Argazkia:Panoramio)

Figura honek mehatxatutako espezieen habitatak babestea du helburu. Departamentu mailako figura bat izanda ez da oso kudeaketa zorrotza ezartzen, baina kudeaketa sare bat osatzeko asmoa dago, gerora irizpide orokor batzuen menpeko monitorizazioa ezarri nahi baita.

Hauek dira Iparraldeko Biotopo Babestuak:

  • Lur Berria (FR3800675)
Lotura: Frantziako Biotopo Babestuak
Fitxategia: Iparraldeko Biotopo Babestuak (.kml | Google Earth | 0.003mb)

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...