Aralar (Argazkia: Antton Alberdi)
Paisaia eder, ekosistema berezi, fauna zein flora berdingabe, formazio geomorfologiko bitxi edo antzeko ezaugarriak dituelarik, giza jarduerak edo ustiakuntzak nabarmenki eraldatu ez dituen eremuak dira. Gune hauek, bertako natur baliabideen ustiakuntza antolatua, eta ekologia, estetika edo hezkuntza ikuspegitik dituen balio interesgarriak elkarren osagarri izan daitezen, botere publikoen lehentasunezko jarduera eskatzen dute.
Espainiako Ondare Naturalaren eta Biodibertsitatearen 42/2007 legeak definitutako figura da hau, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 16/1994 Legearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko natura babesten duena, eremu hauek kudeatzeko eskumena bideratzen da. Horren arabera, erkidegoak Ondare Naturalen Kudeaketarako Plan bat (gaztelaniazko PORN deritzona) eta Erabilera eta Kudeaketa Plan Zuzentzailea (gaztelaniazko PRUG) dokumentuak egin behar ditu. Hau da, baliabideen erabilera mugatzen da.
Hauek dira EAEko Natur Parkeak:
Lotura: EAEko natur parkeak
Fitxategia: EAEko natur parkeak (.kml | Google Earth | 0.7mb)
Deba-Zumaia (Argazkia: wikipedia.eu)
Espainiako Ondare Naturalaren eta Biodibertsitatearen 42/2007 legeak definitutako natur erreserba, natur monumentu edota paisaia babestuak Biotopo Babestu figurapean definitzen dira EAEn 16/1994 Legearen bidez. Orokorrean eremu txikiak dira, euren bitxitasuna, irauteko ahulezia, berezitasun handia, bakantasun nabarmena, edertasun itzela edota interes zientifiko bizia dutelako aparteko balioespena merezi duten natur inguruneko tokiak. Hauek interes geologikoko guneak, ekosistemak, komunitateak eta elementu biologikoak babestea dute helburu.
Hauek dira EAEko Biotopo Babestuak:
Lotura: EAEko Biotopo babestuak
Fitxategia: EAEko biotopo babestuak (.kml | Google Earth | 0.7mb)
Aginarteko hagina (Argazkia: J.M. Pérez de Ana)
Beren tamaina, adina, historia, edertasuna, kokapena, eta abarrengatik berariazko babesa eskatzen duten zuhaitzak dira.
Hauek dira EAEko Zuhaitz Apartekoak:
Lotura: EAEko Zuhaitz Apartekoak
Fitxategia: EAEko Zuhaitz Apartekoak (.kml | Google Earth | 0.02mb)