Nazioarteko Naturaren Kontserbaziorako Batasuna (IUCN) espezieen kontserbazio-egoera ebaluatzen eta zehazten duen nazioarteko erakundea da. Erakundeak, espezieak zerrendatzeko kontserbazio-egoera zehazten duen sailkapena du, eta huraxe da nazioartean espezieen kontserbazio-egoera ebaluatzeko eta aitortzeko gehien erabiltzen den tresna.
IUCNren lehen sailkapena 1994an publikatu zen, eta gaur egun erabiltzen den sailkapena 2001 urtetik dago indarrean, eraldaketa txiki batzuk jasan dituen arren. Espezieak 9 kategoriatan sailka daitezke, eta maila bakoitza esleitzeko irizpideak ezarrita daude.
Sailkapen-mailak eta irizpideen laburpena
Jarraian ageri diren irizpideak ez dira guztiak, horietako batzuen laburpenak baizik. Irizpide zehatzak ezagutzeko testu originalak ingelesez, frantsesez eta espainieraz.
Mailak | Irizpideak |
Not Evaluated
Ebaluatu gabea
|
- Ezpeziearen kontserbazio-egoera ez da ebaluatu.
|
Data Deficient
Informazio falta
|
- Ez dago kontserbazio-egoera zehazteko behar beste datu.
|
Least Concerned
Arriskurik gabea
|
- VU, EN eta CR kategorietan sartzeko irizpideak ez ditu betetzen.
|
Nearly Threatened
Ia zaurgarria
|
- VU, EN eta CR kategorietan sartzeko irizpideak ez ditu betetzen, baina horietakoren batean gertu dago.
|
Vulnerable
Zaurgarria
|
- Populazioen gainbehera: azken 10 urteetan %30-50-eko jaitsiera.
- Banaketa-eremua: 2000-20000 km2
- Zatikatzea: 1000 ale ugalkor baino gutxiago populazio handienean
- Populazio-tamaina: 1000 ale ugalkor baino gutxiago
- Galtzeko probabilitatea: % 10 datozen 100 urteetan
|
Endangered
Arriskupean
|
- Populazioen gainbehera: azken 10 urteetan %50-70-eko jaitsiera.
- Banaketa-eremua: 500-5000 km2
- Zatikatzea: 50 ale ugalkor baino gutxiago populazio handienean
- Populazio-tamaina: 250 ale ugalkor baino gutxiago
- Galtzeko probabilitatea: % 20 datozen 100 urteetan
|
Critically Endangered
Arrisku kritikopean
|
- Populazioen gainbehera: azken 10 urteetan %80-90-eko jaitsiera.
- Banaketa-eremua: 10-100 km2
- Zatikatzea: 50 ale ugalkor baino gutxiago populazio handienean
- Populazio-tamaina: 50 ale ugalkor
- baino gutxiago
- Galtzeko probabilitatea: % 50 datozen 100 urteetan
|
Extinct in the wild
Naturan desagertua
|
- Naturan ale ugalkorrik ez dagoela pentsatzeko arrazoiak daudenean.
|
Extinct
Desagertua
|
- Ale ugalkorrik ez dagoela pentsatzeko arrazoiak daudenean.
|