Kontserbazioa

Naturaren kontserbazioa gizaki guztiok kontutan hartu beharreko lana da. Gizakiaren eraginez, zuzenean edo zeharka habitat eta espezie askoren egoerak okerrera egin du, eta hainbat eta hainbat galdu egin dira, edo galtzeko zorian daude. Gizakiak egiten dituen ekintza askok eragin zuzena dute naturan, eta, ondorioz, eragin horiek nolakoak diren ezagutzea ezinbestekoa da naturan kalterik egin nahi ez bada.

Horrexegatik, hainbat egitasmo, esparru eta araudi sortu dira naturako elementuen egoera ebaluatzeko eta babesteko. Horietako garrantzitsuenei buruzko informazioa atal honetan aurkitu ahal izango duzue.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...