Naturzalia bloga | 2015/07/17 | Egilea: | Bisitak: 808 |
iruzkin
Suge biperakara, urari oso lotuta dagoen narrastia da. Anfibio eta arrainetaz elikatzen da, eta erreka eta potzuak dira bere habitat nagusia. Gure inguruetako gainontzeko erreketan bezala, nire herriko (Elgoibarko) erreketan ere oso suge arrunta da. Sugegorriaren antz haundia dauka eta hortik datorkio izena, baina ez dauka pozoirik eta oso suge lasaia da, batere arriskutsua.