Naturzalia bloga | 2015/06/01 (azken aldaketa: 2015/07/17 ) | Egilea: | Bisitak: 786
Hasieran arrak iristen dira uretara, emeak noiz iritsi zain
Anfibio gehienak udaberrian ugaltzen dira eta ugalketa hauetako batzuk nahiko kuriosoak izaten dira. Apo arruntaren (Bufo spinosus) kasuan adibidez, garai konkretu batean (udaberri hasieran), ehundaka ale biltzen dira ur-eremu berdinean, eta show kuriosoa izaten da ikusteko.
.
Ugalketako une desberdinen argazki batzuk erakusten dizkizuet, eta baita bideo bat ere.
Eme bat iritsi orduko, arrak bere bila joaten dira, pelota handiak sortuz
Eme lortzen duten arrek, emearekin batera anplexoan jarraituko dute, arrautzak jartzeko prest
Bikote bat arrautzak jartzen
Arrautzak jarri eta 2-3 astetara jaoitzen dira zapaburu txikiak