Baso-igel iberiarra (Rana iberica)

Naturzalia bloga | 2015/06/11 (azken aldaketa: 2015/06/11 ) | Egilea: | Bisitak: 984
Baso-igel iberiarra (Rana iberica)

Iberiar penintsulako endemismo batekin natorkizue gaurkoan.

Baso-igel iberiarra (Rana iberica)


Baso-igel iberiarra, penintsulako ipar-mendebaldean (Galizia eta Portugaleko iparraldean) aurkitzen da batez ere, baina beste probintzia gutxi batzuetan ere aurkitzen dira populazio txiki batzuk. Euskal Herian ere, horrelako populazio txiki batzuk ditugu. Azken urteetan leku puntual desberdinetan ikusi bada ere, gaur egun Gorbeia, Urdaibai eta Karrantza inguruko ibaietan mantentzen ditu populazio egonkorrenak. Populazio hauek horren murriztuak eta aislatuak izatera, interes bereziko espezietzat katalogatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoan.

Mendietako errekastoetan aurkitzen da igel hau, uretan edo uretatik gertu beti. Igel txikia da oso, atzeko hanka oso luzeekin.

Aurrez esan bezala, ez da inondik inora ugaria eta nik ere aurten ikusi dut lehen aldiz! Gorbeia magaleko errekasto batean aurkitu genuen. Jarraian dituzue argazkiak.

Azpian daukazue espezie honen informazio-fitxaren esteka.

Baso-igel iberiarra (Rana iberica)


Baso-igel iberiarra (Rana iberica)


Baso-igel iberiarra (Rana iberica)


Baso-igel iberiarra (Rana iberica)


Baso-igel iberiarra (Rana iberica)


Baso-igel iberiarra (Rana iberica)
Eztarrian duen marra, espezie hau antzeko beste espezie batzuengandik bereizteko oso baliogarria da.


Estekak

http://www.euskalnatura.eus/biodibertsitatea/animaliak/item/rana-iberica


Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...