Parte hartu nahi dut

Ez da erraza webgune partehartzaileak atontzea, irisgarriak, erabilterrazak eta erakargarriak izan behar dutelako, eta jendea webgunea bere sentitu behar duelako bertan parte hartzeko. EuskalNatura proiektuaren helburu nagusienetariko bat da, ordea, webgune partehartzaile bat sortzea, eta horretarako eskura ditugun medio guztiak jartzen ari gara; beti ere geure mugen barruan.

Webgunearen egitura

Parte hartzeko webgunearen egitura ezagutzea garrantzitsua da. Ia orrialde guztietan egin daitezke iruzkinak (erregistratuta egon behar da horretarako), baina edukiak gehitzerako orduan 3 kategoriatan sailka daiteke webgunea.

  • Partehartze publikoa: erabiltzaile orok igo ditzake edukiak
  • Bitartekari bidezko partehartzea: administratzaileen bitartez erabiltzaile orok igo ditzake edukiak
  • Partehartze mugatua: administratzaileek bakarrik igo ditzakete edukiak

Parte hartzeko moduak 

Partehartze publikoa

Erregistratu ostean webgunean saioa hastean "erabiltzailearen menua" agertzen da webguneko orrialde guztien eskuin aldean. Bertan, hainbat eduki sartzeko aukera dago:

  • Albisteak
  • Agenda
  • Argazkiak
  • Liburuak
  • Elkarteak
  • Estekak
  • Arauak
  • Eztabaidagunea

Bitartekari bidezko partehartzea

Erabiltzaileen edukiek izaera konplexuagoa dutenean, bitartekari bat izatea ezinbestekoa da edukiak behar bezala plazaratzeko eta antolakuntza egokirako. Era honetakoak dira:

  • Blogak
  • Erreportajeak
  • Naturguneetako irteera-proposamenak
  • UEUko ikastaroak
  • UEUko irteerak
  • UEUko erakusketak

Partehartze mugatua

Partehartzea mugatua izan arren, naturzale oro animatu nahi dugu webguneko administratzaileon arteko bat bihurtzera. Gaur egun, 8 lagun inguruk gehitzen eta kudeatzen ditugu edukiak, eta kopuru hori handitzeak webgunearen funtzionamendu arinago eta egokiago bat suposatuko luke. EuskalNaturako lantaldeko kide izan nahi bazenu, aurretiaz aipaturiko aukerez gain, honakoak egin ahal izango zenituzte:

  • Espezieen fitxak idatzi
  • Naturguneak idatzi
  • Eduki berriak sortu

Ideia berriak

Webgunea osatzeko eta hobetzeko irrika handia dugu, eta oso gustora hartuko ditugu proposamenak: bai edukiak aldatzekoak zein eduki berriak sortzekoak. Adibide gisa, honako edukiak sortu ahal izango lirateke:

  • Hegaztien eraztunketa edo behaketa-programen emaitzak publikatzeko txokoa
  • Espezie arraroen behaketen atala
  • ...

Beraz, nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan gurekin euskalnatura@gmail.com helbide elektronikoan.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...