Suge biperakara, urari oso lotuta dagoen narrastia da. Anfibio eta arrainetaz elikatzen da, eta erreka eta potzuak dira bere habitat nagusia. Gure inguruetako gainontzeko erreketan bezala, nire herriko (Elgoibarko) erreketan ere oso suge arrunta da. Sugegorriaren antz haundia dauka eta hortik datorkio izena, baina ez dauka pozoirik eta oso suge lasaia da, batere arriskutsua.
Suge hauek topatzeko asmoarekin Elgoibarko Sallobenteko errekan gora sartu nintzen aurreko batean Haritz Arrietakin batera. Ez genuen tarte oso luzea egin errekan zehar, baina 3 suge biperakara ikusteko nahikoa. Adin desberdinetakoak ziren hirurak, heldu bat, gazte bat eta kume bat. Lortutako irudiekin beheko bideoa prestatu dut. Argazki batzuk ere erakusten dizkizuet.
Amaitzeko, Haritz Arrietak orain dela pare bat urte grabatutako bidio bat jartzen dizuet. Suge biperakara amorrain bat uretatik ateratzen agertzen da.