Txoriak etxeko balkoian
Janlekuak, hegaztiei lagundu eta norberaren etxera hurbiltzeko modu egoki bat

Naturzalia bloga | 2015/03/15 (azken aldaketa: 2015/03/15 ) | Egilea: | Bisitak: 1135
Gako hitzak: hegaztiak

Txoriak etxeko balkoian

Txori txikiak gertutik erretratatzea ez da batere erraza izaten, baina badaude hegaztiak hurbiltzeko hainbat modu. Horietako bat, janariarekin erakartzea da. Negu sasoian gainera, ez da erraza izaten naturan elikagaia topatzea eta hainbat txori espeziek asko eskertzen dute janari eskaintza.

Nik proba egin dut aurten, etxeko balkoian janleku bat jarrita, eta negu guztian zehar, egunero eduki dut hainbat txoriren bisita. Egia esan, ez dira espezie desberdin asko etortzen, lekua ez da ta aproposena. Landa eremuan espezi eta ale dexente gehiago gerturatzen dira, eta beraz, janlekua baserri edo ortu batean jarri ezkero, askoz txori gehiago erakarriko ditugu. Hala ere, ikusiko duzuen bezela, herriko balkoi batera ere gerturatzen dira hainbat espezie. 

Udaberriarekin batera, txoriek elikagai gehiago topatzen dute naturan eta janlekuek bisita gutxiago izaten dute. Horregatik, janlekua jartzeko garai onena udazken amaiera edo negu partea izaten dira.

Bestalde, norbait janleku bat jartzera animatzen bada, jakin modu errespetagarri baten egin beharra dagoela. Janari egokia jarri behar da (janari gazirik ez adibidez), ez da komeni hainbat egunez janaria ematen ibili eta kolpean janaririk gabe lagatzea... Honi buruzko informazioa soberan daukazue interneten.

Denda espezializatuetan mota guztietako janlekuak saltzen dituzte. Nire kasuan, nik egin nuen janleku propio bat, balkoietan jartzen diren lorontzi eta okumen zati batekin. Okumenean makila bat sartuta eta bertan janari pixka bat jarrita, txoriei gertuko argazki bat ateratzeko aukera daukat, janlekua agertu gabe, mendian ateratako argazki baten antza hartzeko. Pareko teilatuan gris koloreak ez dauka naturako kolore berde edo marroi batekin zerikusi handirik, baina sikiera disimulatzen da zerbait.

Janlekuan argazkiak erakutsita, txoriei ateratako argazki eta bidio batzuk erakutsiko dizkizuet hurrengoan.

Txoriak etxeko balkoian


Txoriak etxeko balkoian
2. bertsio batean, okumena moztu behar izan nion, haize bolada gogorrekin esperimentua ez apurtzeko. Argazkian, buztangorri iluna, makilan jarritako gantzaz elikatzen.


Txoriak etxeko balkoian
Argazki politagoak lortzeko asmotan, makila txukunago bat jarri nion, eta makilaren atzekaldean, puntatik gertu arrakala bat egin nion, gantza bertan sartu eta argazkian ez ikusteko


Txoriak etxeko balkoian
Buztangorri iluna, gantzaz elikatzen


Txoriak etxeko balkoian
Txolarrea


Txoriak etxeko balkoian
Txolarrea eta buztangorria, biak batera janlekuan


Txoriak etxeko balkoian
Kaskabeltzak, bata gantza eta bestea kakahuetea jaten


Txoriak etxeko balkoian
Argazki honetan, txoriak erretratatzeko daukaten muntai sinplea erakusten dizuet. Izara zahar bati objetiboa sartzeko zulo bat egin eta goitik behera txintxilikatzea nahikoa da, atzean ezkutatuta txoriak ez izutzeko.




Leave a comment

Please login to leave a comment.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...