2012/03/07 Herrialde garatuek egungo teknologiekin burutzen dituzten produkzio-jarduerek eta kontsumo-ohiturek bizkortzen duten klima-aldaketa. Erantzukizuna kolektiboa da, eta kolektiboa izan behar du nazioarteko komunitatearen erantzunak. Gainera, klima-inertziak eragiten dituen ondorio batzuk dagoeneko ezin dira saihestu. Horregatik, herrialdeek emisioak murrizteko zein aurreikusitako aldaketetara egokitzeko ekimenak abian jarri behar dituzte. Euskal Herriak estrategia global baten alde egiten du, eta alderdi hauek ditu oinarri estrategia horrek: berrikuntza teknologikoa, sektore-politiken integrazioa, herritarren eta Administrazioaren parte-hartzea, konponbide eraginkorrak ezartzea eta gero eta handiagoak diren helburuak etengabeko sustatzea karbonoarekiko mendekotasun gutxiago duen eta klima-aldaketarako prestatuta dagoen gizartea lortu arte.
Artxiboa deskargatu: 2008-2012 klima-aldaketaren aurkako euskal plana.pdf | 2.82 MB |