2012/03/07 Euskal Herriko ingurugiroa babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrak hondakinei buruzko politikaren oinarriak ezartzen ditu. Horrela lehentasuna ematen zaie hondakinen prebentzioari eta produkzioko minimizazioari, berriz erabiltzeari eta balioztatzeari, eta, azkenean, balioztatzea ezinezkoa denean hondakinak behar bezala deuseztatzea tratatzen da. Oinarri horiek aplikatuta, administrazio publikoek hondakin arriskutsu, hirietako hondakin solido eta gainerako hondakin-motei buruz dituzten erantzukizunak eta jarduerak definitzen dira. Aipatutako erantzukizun eta jarduerak betez, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak "Euskal Autonomia Erkidegoko Hondakin ez Arriskutsuak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2008-2011" izena duen agiriaren zirriborroa prestatu zuen.
Artxiboa deskargatu: hondakin ez arriskutsuak prebenitu eta kudeatzeko 2009-2012 aldirako plana.pdf | 1.37 MB |