Les chauves-souris maîtresses de la nuit |
0.0/5 rating (0 votes)
|
Arthur, L., Lemaire, M. Argitaletxea: Delachaux et Niestlé Urtea: 1999 Hegaldiak sorgindutako gazteluen gainetik gure haurtzaroko ipuinetan, oihu karrankariak gau fantastikoetan: saguzarra, ugaztun txiki xelebre hau, gure irudimenean egon da aspaldiko garaietatik. Liburu honek bere eguneroko bizitzaren sekretuak kontatzen ditu. Sailkapena, biologia, ohiturak, Europako espezie guztiak deskribatzen dira zehaztasun handiz. Saguzarrak gustuko dituztenentzat liburu apropsa da eta saguzarrek ekosisteman duten garrantzia eta hauen kontserbazioa edo bionika aipatzen ditu. Berriki deskribatutako espezieak barneratzen ditu eta 200 argazki baino gehiagorekin, marrazki eta mapekin hornituta dago. |
Antton Alberdi
30. April, 2012 | #
Jared Diamond biologo eta idazlearen maisulanetako bat. Iraganeko porrotetatik asko ikas daitekeela demostratzen du liburuan, eta nola,...
Antton Alberdi
30. October, 2011 | #
Nik ezagutzen dudan odonatuen mendirako identifikazio-gakorik onena. Marrazki paregabeak eta azalpen zehatzak identifikazioa behar bezala...
Antton Alberdi
28. October, 2011 | #
Tximeletak identifikatzeko liburu eder hau erabiltzen dut, eta benetan gustura nabil berarekin. Tapa gogorra du, ez da oso pisutsua eta...