Ornodunak: Anatomia, Eboluzioa eta Aniztasuna |
0.0/5 rating (0 votes)
|
Joxerra Aihartza Argitaletxea: Udako Euskal Unibertsitatea Urtea: 2010 ISBN: 9788484382874 Orrialdeak: 490 Prezioa: 60 € inguru Deskargatzeko esteka: http://www.buruxkak.org/pdf/487_1.Ornodun.pdf Biologia lizentziaturako testuliburu gisa sortua izan arren, liburua osatzen duten 490 orrialde eta 780 irudietan bildutako informazioa baliagarria izango da beste unibertsitateko nahiz bestelako ikasle eta irakasleentzat, bai eta animalien bizi-historian eta eboluzioan interesatutako edozein naturazalerentzat ere. Liburuaren lehen atalean ornodunen definizioa, ezaugarri orokorrak eta garapen-eredua jorratzen dira; bigarren atalean, berriz, anatomia konparatua egiten da, ornodunen aparatu bakoitzaren deskribapena, funtzionamendua eta eboluzioaren oinarriak azalduz; eta hirugarren atal zabalean, azkenik, animalia hauen eboluzioa eta aniztasun morfologiko eta etoekologikoak lantzen dira. Ornodunen unibertsoari buruzko errepasoa egiteaz batera, animalia hauei buruzko ezagumenduak gure eboluzio-historia azalduko digu ezinbestean, eta gure izatea eta bilakaera bera hobeki ulertzen lagunduko. |
Antton Alberdi
30. April, 2012 | #
Jared Diamond biologo eta idazlearen maisulanetako bat. Iraganeko porrotetatik asko ikas daitekeela demostratzen du liburuan, eta nola,...
Antton Alberdi
30. October, 2011 | #
Nik ezagutzen dudan odonatuen mendirako identifikazio-gakorik onena. Marrazki paregabeak eta azalpen zehatzak identifikazioa behar bezala...
Antton Alberdi
28. October, 2011 | #
Tximeletak identifikatzeko liburu eder hau erabiltzen dut, eta benetan gustura nabil berarekin. Tapa gogorra du, ez da oso pisutsua eta...