Lehen sintomak onddoa irentsi eta 3 ordutara agertzen dira. Sintoma guztiak gaixoaren deshidratazioa eragiten dute. Oso oso arraroa da gaixoa intoxikazio honegatik hiltzea, baina noiz edo noiz suertatu da. Kasu hauetan biriketako edemak eragiten du heriotza. Ohiko sintomak, kontrol gabeko izerditzea, listuaren jariapen masiboa, begi-ninien txikitzea eta maiztasun kardiakoaren moteltzea dira. Onddoek eragindako gaitz gehienetan bezala hemen ere ez dira falta urdaileko arazoak, beherako eta gorakoak. Kasu larrienetan tentsioak nabarmenki egiten du bera disnearekin batera (arnasteko arazoak).