Ingurune antropizatuak gizakiak sortutako habitatak dira. Antropizazioa, beraz, gizakiak eragindako ingurune naturalaren edozein eraldaketa geografiko izango litzateke. Habitat horien artean, adibidez, hiriak dauzkagu. Baina baita hain agerikoak ez ditugun eta Euskal Herrian oso ohikoak diren nekazal lurrak edota zuhaitz landaketak ere. Bertan bizi garen biztanleok paisai horiek ikustera ohitu gara, eta horren ondorio negatibo bat edozein eraso ekologikoren aurrean gure aldetik utzikeria azaleratzea izan daiteke. Paisaiaren gaineko, hau da eragin estetikoa argi badaukagu ere, zer nolako ondorioak dauzkate habitat hauek bertan bizi den faunaren gainean?
Irakurrienak
Erregistra zaitez
Erregistra zaitez!
· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...