Hegan
2012
Nork ez du hegan egitearekin amestu? Nork ez du inbidiarik pasa hegazti baten hegaldi airosoari begira? Nori ez dio saguzarren hegaldi ilunak atentzioa eman? Gizakiak hegan egiten duten animaliekiko, eta orokorrean hegaldiarekiko, duen miresmena aspaldidaniko kontua da, eta ez da harritzekoa. Izan ere, gauza gutxi dira hegaldia bezain teknikoak, hegaldia bezain praktikoak eta hegaldia bezain estetikoak. Hegaldia, ordea, hori baino askoz ere gehiago da, planetaren zati bat ustiatzeko aukera bat da, gainerakoei goitik behera begiratzeko aukera bat da; hitz batean, aukera bat da, eta aukera hori aprobetxatzen jakin dute animalia askok eta askok.
Lau dira historian zehar hegan egitea lortu duten animalia taldeak, eta horietako hiruk oraindik ere bizirik diraute: intsektuak, hegaztiak eta saguzarrak. Hiru talde horiek lortu duten arrakasta ebolutiboa espezie-kopuruan islaturik dago, baina zenbaki horren atzean hamaika moldapen, estrategia eta eredu daude.
Erakusketa honen helburua hegaldiaren eta hegan egiten duten animalien mundua jendarteratzea da. Noiz, nola, zergatik, zertarako galderei erantzutea, eta galdera askoz ere interesgarriagoak sorraraztea.
Has dezagun hegaldia!
Argazkilariak: Antton Alberdi, Ander Olaizola, Jose Mari Llavori, Iñaki Mezquita |
|
Kopurua: 18
4 argazki: 125 x 75 cm6 argazki: 90 x 50 cm8 argazki: 80 x 45 cm4 panel: 150 x 80 cm |
Argazkiak
|
|
Hontz zuria
Ander Olaizola |
|
|
Basoilo handia
Jose Mari Llavori |
|
|
Aldra
Ander Olaizola |
|
|
Zapelatzak
Ander Olaizola |
|
|
Amiamoko zuria
Ander Olaizola |
|
|
Ubarroi handia
Jose Mari Llavori |
|
|
Martin arrantzalea
Jose Mari Llavori |
|
|
Ganga azpizuria
Jose Mari Llavori |
|
|
Sai arrea
Jose Mari Llavori |
|
|
Kaio hauskara
Antton Alberdi |
|
|
Belarrihandi alpetarra
Antton Alberdi |
|
|
Baratze-saguzarra
Antton Alberdi |
|
|
Aechna mixta
Iñaki Mezquita |
|
|
Hemianax ephippiger
Iñaki Mezquita |
|
|
Sympetrum striolatum
Iñaki Mezquita |
|
|
Erythromma viridulum
Iñaki Mezquita |