Elkartearen honen sorrerari buruzko lehen datu idatzia 1928. urtean Euskal Mendiko Federazioak argitaraturiko Pyrenaica aldizkariko atalekoa da. Bere lehen orrian "Nuevas entidades federadas. Club Alpino Tabira de Durango" zioen. Batzuek diotenez, elkartea sortzearen ideia 1934. urtean, abuztuaren 15ean Txarlazora egindako irteeran mamitu omen zen. Irteera hartako argazkia, taldekoen izenekin, elkartean daukagu. Egun haietakoak dira Durangoko Udaleko pleno bi: abuztuaren 24koan aipatzen da mendi talde bat sortzear zegoela herrian, eta hurrengo astekoan, abuztuaren 31n, Grupo Alpino Tabira izenarekin jadanik sortua dagoen taldeaz hitzegiten da. Guda Zibilarekin taldearen bizitza amaitu egin zen, eta Udaleko plenoen agiriez gain, 1935. urtean , Neberaren eraikuntzaren urteurrena ospatzeko egin zen jaiaren programa baino ez da gelditzen. Ordukoa da, baita ere, Mugarran jarri zen buzoi berria.
HarremanetarakoGoienkalea 9 Behea, 141 Posta Kutxa , Durango , Bizkaia946 203 153 alpino@alpino-tabira.org http://www.alpino-tabira.org |