Erlezaintzaren mantenua zein jarraipena ziurtatzeko eta erlezaintzaren garapen ildoak jorratzeko sortutako elkartea da. Horretarako, erlategien errolda eta kokapenaren analisiak egiten ditu, eta bertako erlea babestu, polinizatzaile bezala ekosistemetan eta landa-ingurunetan duen garrantzia dela eta. Gainera, bertako erlearen genetika hobetzeko proiektua martxan dute eta Vespa velutina liztor asiar inbasorearen hedatzea kontrolatzen dute. Azkenik bestelako jarduerak ere antolatzen dituzte, esaterako, eztitegien garapena, erlezaintza-ikastaroak, ezti-lehiaketak, azoka bereziak, kanpaina sanitarioak...
HarremanetarakoOlaerta Auzoa (Lehengo teila fabrika) , Zaldibia , Gipuzkoa943 805 651 erleak@erleakgipuzkoa.org http://www.erleakgipuzkoa.org/home |