Asun edo osin handia
Urtica dioica

Hosto iraunkorreko hemikriptofitoa da osina. Eskualde epel osoan zehar banaketa zabala duen landare espezie honen ezaugarririk ezagunena bere ile erresumingarriak dira. Ile hauek azetilkolina delako likidoa dute barnean eta beraz, azala hauekin kontaktuak jartzen denean sumindurak sortzen dira. Honez gain, sendabelar moduan  izan ditzakeen erabilerengatik ere oso famatua da.

Urtica dioica

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Urticales
Familia
Urticaceae
Deskribatzailea
L.
Estatusa
ne

Morfologia

Hosto iraunkorreko landare dioiko da. Zurtoina 150 cm-ko altuera izatera irits daiteke, lau angeluko sekzioa dauka eta kolore gorri horixkak erakutsi ohi ditu. Adarkadura gutxi ditu. Zurtoinean zeharreko korapiloetan lau estipula aske agertzen dira, 1-2 mm luzerakoak, forma linear lantzeolatu eta ertz ziliatuarekin. Zurtoina ile erresumingarriez estalita dago.

Hostoak

Kolore berde iluneko hosto oposatu eta peziolodunak ditu, 4-12 x 2,5-8 cm. Hostoek forma obatua dute, punta akuminatu eta oin kuneatuekin. Ertz dentikulatua dute eta hostoak orokorrean zimurrak dira. Zurtoinean agertzen diren ile erresumingarriez hornituta daude hostoak ere.

Loreak

Kolore hori-berdeko lore txiki (2-10 cm) eta unisexualak ditu. Galburu axilarretan biltzen diren lore pubeszenteak dira eta hosto eta zurtoina bezala, hauek ere ile erresumingarriez hornituta daude. 

Periantoa lau atalez osatuta dago. Arren lau piezak berdinak dira: kolore horiko lau estamin eta ginezeo errudimentarioa. Bestalde, lore emeen periantoko bi pieza besteak baino txikiagoak dira, akreszenteak, eta obulutegi oboidearekin.

Fruituak

1 mm izatera iritsi daitekeen kolore arre-berdeko akenioa.

Banaketa

Kosmopolita da eskualde epelean. Ia Europa osoan agertzen da, eskualde lehorrenetan izan ezik. Penintsula osoan oso ugaria da, baita Euskal herrian ere.

Urtica dioica Urtica dioica

Ekologia

100-2500 m altuera tartean zehar sakabanatzen da; etxe, errepide eta zabortegi inguruetan, gune kutsatuetan oro har. Lur sakon, nitrogenatu eta basikoetan (pH=5,5-8) hazten da eta ez du eguzki argi asko behar izaten.

Erabilerak

Hainbat erabilera ditu, besteak beste, sendabelar gisa. Gainera, hosto gazteak eltzeko janariak egiteko ere erabiltzen dira. Oso nutritiboa da, digeritzen erraza da, eta burdina eta A eta C bitamina kantitate handiak ditu. Hosto gazteak soilik erabili behar dira, izan ere, helduek giltzurrunarentzat kaltegarriak diren substantziak garatzen dituzte.

Espezieen arteko elkarrekintzak

Artemisia absinthium, Cirsium vulgare, Malva sylvestris, Rumex conglomeratus, Rumex pulcher, Silybium marianum eta Verbena officinalis espezieekin batera agertzen da. 

Hildako zurtoinetan onddoak agertzen dira, hala nola, Calloria neglecta, Acrospermum compressum eta Trichopeziza sulphurea espezieak.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2013/11/30 | Azken eguneraketa: 2014/01/04 | Bisita-kopurua: 1253 | Argazki nagusia: Uwe H. Friese.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...