Valderejo Arabako Gaubea udalerriaren barruan dagoen haran eta udalerri-ohi bat da. Valderejoko udalerriak 1967 urtean populazio-galtze ikaragarriak jasan zituen eta orduan utzi zion udalerri izateari. Hala ere, Natura Parkeari izena eman zion udalerri honek.
Valderejoko Natura Parkea Lahoz, Lalastra, Ribera eta Villamardones udalerrien artean kokatzen da (azken biak 70. hamarkadatik biztanlerik gabeak). 1992. urtean Natura Parke izendatu zenetik, zenbait ekimen bultzat dira bertan. Esaterako, Lalastrako eskola zaharretan Parketxea eta udaletxea izandakoan Interpretazio-Zentroa eratu dira, eta horietaz gain baita ikustoki bat, ogi-labea, errota, San Lorentzo eliza... zaharberritu dira.
Artikuluari buruz
Egilea: Sorrera: 2012/03/23 Azken eguneraketa: 2012/05/26 Bisita-kopurua: 2250 Motzean
GeografiaHedadura: 34.96 km2Udalerriak: Lahoz , Lalastra, Ribera, Villamardones Mendiak: Leron, Karria, Vallegrull KontserbazioaFigurak: Parke NaturalaUrtea: 1992 |
Orkatza ( Capreolus capreolus ) |
Sai arrea ( Gyps fulvus ) |
Basurdea ( Sus scrofa ) |
Aspis sugegorria ( Vipera aspis ) |
Azeri arrunta ( Vulpes vulpes ) |
Pagoa ( Fagus sylvatica ) |
Pinu gorria ( Pinus sylvestris ) |
Artea ( Quercus ilex ) |
Ametza ( Quercus pyrenaica ) |
Oso malda ezberdinak dituztelako nabarmentzen dira bere mendiak, magalak, iparralderuntz norabidetuak, oso maldatsuak dira, baina hegoalderuntz norabidetuak daudenak, magal askoz ere handiagoak dituzte. Bere trantsizio edo klima ozeanikoak, urte osoko oszilazio termikoak nabarmentzen ditu. Urtean zehar prezipitazio ugari daude, hauek kolorea, landaretza, eta Gobeako giro bereziei mesede egiten diete.
1992. urteko urtarrilaren 27an Valderejoko eremua Parke Natural izendatu zen, 4/1992 Dekretuan jasotzen den modura. Horretarako, urte bereko urtarrilaren 14ean, Valderejo-aldeko natur baliabideen antolamendu egitamua onartu zen, 3/1992 dekretuaren bidez. Azken hau, 146/2002 Dekretuak ordezkatu zuen, Valderejoko Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketa arautzeko II. Plan Zuzentzailearen zati arautzaileak, hain zuzen ere.
Errepidez hiru aukera daude Valderejora iristeko: Bilbotik (60 km) eta Ipar gune osotik, sarbide zuzena dago Orduñatik doan N-625 errepidetik edo La Peña Angulo N-636tik.
Gasteiztik, (40 km), Donostiatik (110 km) eta mendebalderuntzago dagoen gunetik, aldiz, N-1 errepidea Nanclares de la Oca-ko bide gurutzerarate da biderik motzena. Errepide hau jarraituz N-625 era heltzen gara eta Pobes, Salinas de Añana eta Espejo herriak zeharkatzen ditugu.
Azkenik, Miranda de Ebrotik (20 km) eta bere inguruetatik, N-122 komarkala jarraitzen dugu, Larrazubirekin batzen den N-625 irtenguneraino.
Hala ere, badago aukera Valderejora trenez eta autobusez joateko ere. Trenez, Miranda de Ebro-ko geltokia dago hurbilen, 20 kilometrotara, eta autobusez, Gasteiztik Espejora eta Lalastrara doazen bi linea daude.
Besteak beste, honako ekintzak egiten dira Gaubeako Parke Naturaean: quads-ak, puenting, rappel, piraguismoa, mountain-bike, delta hegala, tirolina, barrankismoa, bizikletaz eta zaldiz paseoak, eskalada, globo Aerostatikoan bidaiak, arku-tiroa...