Zaila da determinatzea onddoak sorturiko gaitza den edo ez, onddoaren irenspenak ez baitu gaitz hau eragiten. Sintomak agertzeko onddoa irensteaz gain, alkohola edan behar da.
Sintomak oso ikusgarriak dira baina ez oso larriak. Guztietatik ikusgarriena, aurpegiaren gorritzea da. Gorritzearekin batera, flatulentziak ez dira arraroak, belarrietan burrunbada, zorabio, eta pultsuaren azkartzea.
Sintomak desagerrarazteko nahikoa da gaixoak purga bat egitea eta 3-4 egunetan alkoholik ez edatea.