Mendiko teknikak basabizitzaren ikerketan. Ikastaro praktikoa Pirinioetan. 2012 uztailak 16-20 |
Biologiako ikasketetan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaie teknika molekularrei eta laborategiko beste lanei. Horren ondorioz, biologo gazteek maiz hutsune handiak izaten dituzte mendiko lanak egiteko eta basabizitza ezagutzeko. Horrek, gainera, hainbat lanpostuetarako atea ixten die. Ikastaro honen helburua hutsune horiek betetzen hastea da. Horretarako, bost egun (uztailaren 16tik 20ra) emanen ditugu Pirinioetako bazterrak miatzen, egunero leku eta gai desberdin baten inguruan.
Ikastaro honi 80 ordutako Balio Akademikoa aitortuko zaio.
XehetasunakIraupena: 5 egun (40 ordu)Lekua: Jaso Ikastola, Iruñea Plaza kopurua: Kostua: Bazkideek 160 € | Ikasleek/Langabetuek 144 € | UEUko kideek 120 € Ordutegia: Egunero: 9:00 - 17:00 |
Pirinioetako 5 leku bisitatuko ditugu, oinez eta autoz, biak konbinatuz bertaratuko garelarik: Bertiz, Lizara-Bisaurin, Somport-Canal Roya, Bujaruelo, Ordesa. Egunez mendiko ibilbideak egingo ditugu, eta leku zehatz batzuetan zentso-metodoak esperimentatuko ditugu. Lotarako mendiko aterpeak erabiliko ditugu. Irakasle gonbidatuak izango ditugu egun bakoitzean, eta bertan azalpenak emango dizkigute. Ondoren, afalosteko tertuliak ere antolatuko ditugu giro lasaiean eztabaidagune aparta izateko xedeaz.
Ohar garrantzitsua: mendiko materiala, federazio lizentzia, garraioa, ostatu eta otordu gastuak EZ daude matrikulan sartuta, partaideek aparte ordaindu beharko dituzte.
Mendiko materiala: ikastaroa goi-mendian egingo denez, ezinbestekoa da mendiko material aproposa eramatea (botak, zira, arropa egokia, eguzkiko betaurrekoak). Gainera, oinarrizko material naturalistikoa ere eraman behar du partaide bakoitzak: lupa eta prismatikoak. Antolatzaileek jarriko dituzte teledetekziorako tresneria, teleskopioak, eta beharrezko gida, GPS eta mapak.
Federatuta egotea ezinbestekoa da: lotarako Aragoiko mendiko aterpeak erabiliko ditugunez, eta bertako deskontuez baliatzeko, beharrezkoa da Espainiako Federazioaren bidez federatuta egotea. Edozein mendi taldetan atera daiteke lizentzia (70-80 euro inguru kostatzen du). Bilbon Mendiko Etxea edo Atxarre mendiko dendetan zerbitzu hori eskeintzen dute, eta hortaz ez da beharrezkoa mendi-elkarte batetik bideratzea. Noski, federatua egoteak, halaber, mendian aseguratua egotea dakar, eta hauxe derrigorrezko baldintza da ikastaro honetan.
Garraioa: Lekutik lekura mugitzeko autoak erabiliko ditugu, eta horietako batzuk behintzat ikasleek jarri beharko dituzte.
Ostatua eta otorduak: aipatu bezala, mendiko aterpeetan hartuko da ostatua eta otorduak martxaren arabera antolatuko dira. Xehetasun hauek ikastaroaren antolatzaileek ikasleekin lotuko dituzte.
Izena emateko jarraibideak: www.ueu.org