Ikastaroa

Mendiko teknikak basabizitzaren ikerketan. Ikastaro praktikoa Pirinioetan II

2015eko uztailak 20-25
Mendiko teknikak basabizitzaren ikerketan. Ikastaro praktikoa Pirinioetan II

Natur zientzien ikasketetako alor gehienetan, teknika molekularrak orain arteko teknikak ordezten ari dira. Hala ere, zientzia honek esparru asko biltzen ditu teknika molekularretatik haratago doazenak, eta ez dute garrantzi gutxiagorik: basabizitzaren kudeaketa, kontserbazioa, mendiko lana eta abar. Ikasle gazteek gutxi lantzen dituzte horrelako alderdiak, euren curriculumean honi buruzko edozein esperientzia izatea plusa izateraino. Ikastaro honek ikertzaile potentzialendako lagungarriak izango diren teknikak lantzea eta gai desberdinetan kritikoki eztabaidatzeko gaitasuna garatzea du helburu, unibertsitatean ditugun gabeziak orekatzeko. Horretarako, bost egun (uztailaren 20tik 25ra) egingo ditugu Nafarroako eta Pirinioetako toki desberdinak arakatzen eta gai desberdinak jorratzen.

Antolatzailea

Arturo Elosegi eta Arantza Aldezabal

Irakasleak

Arturo Elosegi (EHUko ekologia irakaslea eta UEUko kidea), Arantza Aldezabal (EHUko biologia irakaslea eta UEUko kidea), Antton Alberdi (EHUko ikerlaria eta UEUko kidea), Gabi Berasategi (Ornitolan enpresako teknikaria), Ion Garin (Aranzadiko Herpetologia saileko ikerlaria)

Xehetasunak

Iraupena: 5 egun (40 ordu)
Lekua:
Plaza kopurua: 20 lagun
Kostua: Bazkideek 160 € | Ikasleek/Langabetuek 144 € | UEUko kideek 120 €
Ordutegia:

Egunero: 9:00 - 17:00


Edukiak

Helburuak

  • Mendiko lan naturalistikoetan trebatzea, natura interpretatzen ikasiz.
  • Pirinioetako basabizitzaren dibertsitatea ezagutzea.
  • Basabizitzaren azterketan maiz erabiltzen diren metodoak esperimentatzea.
  • Basabizitzaren kudeaketak dituen arazo eta erronka berrien inguruan gogoeta egitea.

Edukiak

  • Ibai arroen kudeaketa: Artikutzako basoak eta ibai ekosistemak (Artikutza, 1. eguna).
  • Larre-baliabideetatik mendiko gaztaren ekoizpenera: Latxa ardien eragina Aralarko larreetan (Aralar, 2. eguna).
  • Pirinioetako herpetofauna ikertuz: identifikazioa, gaixotasunak eta laginketa-teknikak (Irati, 3. eguna).
  • Pirinioetako basoen kudeaketa eta okilen kontserbazioa: bertako espezieen jarraipen-metodoak eta kudeaketa-arazoak (Aztaparreta, 4. eguna).
  • Ingurune alpetarretako fauna: mendi-lanetik modelizazio informatikora (Lizara, 5. eguna).
  • Aipaturikoaz gainera, goi-mendiko flora eta faunaren identifikazioan landuko dugu 5 egunetan zehar.

Metodologia

Nafarroako eta Pirinioetako 5 leku bisitatuko ditugu, oinez eta autoz, biak konbinatuz: Artikutza, Aralar, Irati, Aztaparreta eta Lizara. Egunez mendiko ibilbideak egingo ditugu, eta leku zehatz batzuetan basabizitza ikertzeko teknika ezberdinak esperimentatuko ditugu. Ostiral gauez saguzarren jarraipen teknikak ezagutzeko aukera izango dugu. Lotarako mendiko aterpeak erabiliko ditugu. Irakasle gonbidatuak izango ditugu egun bakoitzean, eta bertan azalpenak emango dizkigute. Ondoren, afalosteko tertuliak ere antolatuko ditugu giro lasaiean eztabaida-gune aparta izateko xedeaz.

Oharrak

Ohar garrantzitsua: mendiko materiala, federazio lizentzia, garraioa, ostatu eta otordu gastuak EZ daude matrikulan sartuta, partaideek aparte ordaindu beharko dituzte.

Mendiko materiala: ikastaroa goi-mendian egingo denez, ezinbestekoa da mendiko material aproposa eramatea (botak, zira, arropa egokia, eguzkiko betaurrekoak). Gainera, oinarrizko material naturalistikoa ere eraman behar du partaide bakoitzak: lupa eta prismatikoak. Antolatzaileek jarriko dituzte teledetekziorako tresneria, teleskopioak, eta beharrezko gida, GPS eta mapak.

Federatuta egotea ezinbestekoa da: lotarako Aragoiko mendiko aterpeak erabiliko ditugunez, eta bertako deskontuez baliatzeko, beharrezkoa da Espainiako Federazioaren bidez federatuta egotea. Edozein mendi taldetan atera daiteke lizentzia (70-80 euro inguru kostatzen du). Bilbon Mendiko Etxea edo Atxarre mendiko dendetan zerbitzu hori eskeintzen dute, eta hortaz ez da beharrezkoa mendi-elkarte batetik bideratzea. Noski, federatua egoteak, halaber, mendian aseguratua egotea dakar, eta hauxe derrigorrezko baldintza da ikastaro honetan.

Garraioa: Lekutik lekura mugitzeko autoak erabiliko ditugu, eta horietako batzuk behintzat ikasleek jarri beharko dituzte.

Ostatua eta otorduak: aipatu bezala, mendiko aterpeetan hartuko da ostatua eta otorduak martxaren arabera antolatuko dira. Xehetasun hauek ikastaroaren antolatzaileek ikasleekin lotuko dituzte.

Izena ematea

 Izena emateko jarraibideak: www.ueu.org

  • Matrikula orria bete ondoren, zure posta elektronikoan mezu bat jasoko duzu, matrikulazioaren inguruko argibideekin.
  • Ez baduzu mezurik jasotzen, akatsen bat egon dela adierazten du. Horrela bada, jarri gurekin harremanetan: 943821426, i.iciar@ueu.org (Irati)
Hasiera data: Monday, 14 May 2012
Amaiera data: Friday, 06 July 2012

Informazio gehiago

Leave a comment

You are commenting as guest.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...