Onddoak

Mycena haematopus
Kanpaitxo esnegorria

Mycena haematopus onddoak kolore moreko isurkina botatzen du, espezie honen oso adierazgarria dena. Mycena espezietatik ezaguterrezena da, eta isurkin morea garapen fase aurreratuenetan erraz ikus daiteke, bereziki estipearen oinarrian. Mycena haematopus multzoetan hazten da, hildako egurretan bereziki.

Argazkia: Patrick Harvey
Mycena haematopus

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/12/04
Azken eguneraketa: 2011/12/04
Bisita-kopurua: 1626

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Mycenaceae
Deskribatzailea: (Pers.) P. Kumm. (1871)
Sinonimoak
Agaricus haematopus
Ekologia
Saprobio lignikola
Jateko balioa
Baliogabea

Galeria

Mycena haematopus
( 2011/10/17 )

Makromorfologia

Pileoa

1 - 4 cm-koa, obala, konikoa edo kanpai-itxurakoa. Ertza degradatuz joaten da garapenaren azken faseetan. Lehorra eta hauskara, bereziki gaztetan, eta, geroago itsaskor bihurtzen da. Batzutan lerro ilunagoak azaltzen ditu, baina, orokorrean marroi ilun kolorekoa da erdialdean, argiagoa gainontzekoan, eta, kolore arrosa argia hartu ohi du.

Estipea

4 - 8 cm-ko luzerakoa eta 1 - 2 mm-ko zabalerakoa. Barrutik hutsa da eta zabalera nahiko antzekoa mantentzen du bere luzera osoan zehar. Orokorrean leuna baina ile gorri argiak ere izan ditzake. Marroi, gorri edo more kolorekoa, eta, isurkin more oso nabaria askatzen du erditik apurtzerakoan.

Orriak

Orriak oso estuki lotzen dira estipera eta elkarren arteko distantzia aldakorra dute, hurbiletik oso aldendura. Kolore zurikoak dira hasieran, gris edo more bihurtuz bukaeran. Maiz, kolore gorriko edo marroiko orbanak azaltzen dituzte. Orri-ertzen kolorea, orrien berdina.

Mamia

Hauskorra, zurbila edo pileoaren kolore berekoa. Kolore moreko isurkina askatzen du apurtzerakoan. Usain berezirik ez, zaporea mingotsa.


Mikromorfologia

Esporak

Esporak 8 - 11 x 5 - 7 µm-koak, eliptikoak, leunak eta amiloideak. Forma fusiformeko keilozistidio ugari azaltzen dituzte eta batzutan, pleurozistidioak ere ager daitezke. Espora-jalkina zuria da.


Ekologia

Habitata

Hostoerorkorren egur hileko saprobioa da (oso arraroa konifero egurretan aurkitzea), orokorrean ustela dagoen azalik gabeko egurrean. Multzo handietan hazten dira (batzutan bakarrik ere aurki daitezke). Usteldura zuria eragiten dute. Nahiko espezie arrunta da.

Perretxiko-garaia

Udaberritik udazkenera (negurarte klima epeletan).

Jateko balioa

Bere neurriagatik ez du balio gastronomikorik.

Antzeko espezieak
Mycena sanguinolenta

Orokorrean ez da multzotan hazten eta konifero-egurretan da arruntagoa.


Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...