Portugal txilarra
Erica lusitanica

Portugal txilarra Iberiar Penintsulako eta Frantziako ipar-mendebaldeko endemismoa da. Lore zuriko txilar hau itsas mailatik 800 metrora aurki dezakegu, sasiarte hezeetan zein txilardietan eta beste txilar gehienak ez bezala, honako hau neguan loratzen da, abendutik martxora bitartean.

Erica lusitanica

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Dilleniidae
Ordena
Ericales
Familia
Ericaceae
Deskribatzailea
Rudolphi
Estatusa
ne

Morfologia

3 metroko altuera lor dezakeen zuhaixka da Portugal txilarra. Ile leunez osaturiko indumentua du adar guztietan. Iletxo hauek zuriak dira.

Hostoak

Hosto txikiak ditu, 2,1-7,5 x 0,4-0,5 mm-koak. Hosto hauek bertizilotan batzen dira hirunaka eta forma linearra dute. Batzutan ertza horzduna izan daiteke eta horren kiribilduta egoten da gehienetan hostoaren azpikaldea ez dela agerian gelditzen.

Loreak

Lorean infloreszentzia unbeliformeetan taldekatzen dira. Infloreszentzia bakoitzak 3 lore ditu gehienez eta 1 mm-ko inbolukrua du, brakteolez osaturikoa. Pedizeloa 2-4 mm-koa da eta glabroa.

Kalizak 1-1,2 mm-ko 4 sepalo ditu, oinarrialdean fusionaturik daudenak eta formaz obatuak dira. Hauen ertza ziliatua da eta mintzakara. Korola, aldiz, 4-5 mm-koa da eta forma tubularrekoa. Kolore zurikoa da edo zertxobait arrosa eta kanporantz zabaltzen da 4 lobuluen bidez.

Androzeoak 8 estamin ditu eta anterak 0,5-0,8 mm-koak dira. Ginezeoak goi-obarioa du, glabroa eta 3 mm-ko estiloarekin.

Fruituak

Fruitua kapsula motakoa da, 2,3 mm neurtzen dituena. Globo itxurakoa da eta glabroa. Barruan hazi elipsoidalak gordetzen ditu.

Antzeko espezieak

Erica arborea
Erica arborea

Bi espezieek dute korola zuria, kanpai formakoa eta bietan infloreszentziak 1-3 lorekoak dira. Baina E. arborearen adartxoetako ileak gehienetan horzdunak dira eta honen anterak 0,2-0,4 mm-koak dira, ziliatuak. E. arborearen korola 2-3,5 mm-koa da eta E. lusitanicarena 4-5 mm-koa. Azken honek, gainera, ile leunak ditu adarretan eta anterak 0,5-0,8 mm-koak dira.

Banaketa

Portugal txilarrak banaketa atlantikoa du eta Iberiar Penintsulako mendebaldean agertzen da, nahiz eta Erresuma Batuan, Zelanda Berrian, Australian, Kalifornian eta Hawáin naturalizatu egin den. Euskal Herrian ere mendebaldean da ohikoagoa.

Erica lusitanica Erica lusitanica

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Arctostaphyllos alpinus
Azeri-mahats alpetarra
Calluna vulgaris
Ainar arrunta
Erica vagans
Txilar burusoila
Erica arborea
Iñar zuria, zurikatxa


Ekologia

Sasiarte hezeetan  hazten da, eguzkipean, baina itzala ere ondo jasan dezake. Tenperatura epelak behar ditu eta itsas mailatik 800 metrora aurki daiteke. Lur lehor eta azidoetan hazten da (pH 3,5-5,5).

Fenologia

Abendutik martxora loratzen da.

Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2012/11/27 | Azken eguneraketa: 2013/12/30 | Bisita-kopurua: 1433 | Argazki nagusia: Paulo V. Araújo

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...