Hypericum hircinum

Banaketa mediterraneo-atlantikoko espeziea da, trokarte heze eta laiotzetan bizi dena. Euskal Herrian majus (Aiton) N. Robson subespeziea agertzen da kostaldeko haran batzuetan. Bere hostoek, igurztean, aker usain antzeko bat botatzen dute eta hortik datorkio espezie-izena.

Hypericum hircinum

Dibisioa
Magnoliophyta
Klasea
Magnoliopsida
Subklasea
Ordena
Malpighiales
Familia
Hypericaceae
Deskribatzailea
L.
Estatusa
ne

Morfologia

1,5(3) m arteko zuhaixka glabroa da. Zurtoin tenteak ditu ebakidura koadrangeluarrekoak. Zurtoinak (2)4 saihets longitudinal izaten ditu.

Hostoak

Hostoak lantzeolatu eta obatu artekoak dira, apur bat larrukarak, eta eseriak edo ia eseriak. Hostoek nerbiazio sekundario erretikulatua eta zeharrargia dute, bao erretikular bakoitzean 0-4 guruin zeharrargi eta punta-formakorekin. Brakteak nerbiazio sekundario zeharrargia eta erretikulatuarekin, guruin zeharrargi apur batzuekin edo bat ere gabe.

Loreak

Loreak muturreko zimatan. Sepalo erorkorrak, obatutik obatu-lantzeolatura, sarritan desberdinak, fruktifikazioan erreflexuak. Petalo horiak, apur bat muxarratuak. Estaminak petaloak baino luzeagoak eta estiloak obulutegia baino 3-5 aldiz luzeagoak.

Fruituak

Fruitua kapsula berde-arre larrukara xamarra da, elipsoide eta erdi-zilindriko artekoa, eta hiru kuskutan dehiszentea. Haziak hegodunak eta arre-horixkak.

Antzeko espezieak

Hypericum androsaemum
Hypericum androsaemum

H. hircinum-ek 10-20 mm-ko petaloak ditu eta sepalo zorrotzak, H. androsaemum-ek aldiz, 5-10 mm-ko petaloak eta sepalo kamutsak. Fruitu heldua arrea eta dehiszentea du H. hircinum-ek, eta, beltza eta indehiszeneta H. androsaemum-ek. H androsaemum-ek hosto handiagoak ditu normalean.

Banaketa

Subespezie hau Europa hegoaldean, Mediterraneoko hainbat irlatan eta Ekialde Hurbilean banatzen da. Britaniar irletan eta Irlandan naturalizatu da, eta gainontzeko banaketan ere ez dago argi non den jatorrizkoa eta non naturalizatua. Euskal Herrian kostaldeko zenbait haranetan agertzen da.

Mapako banaketa H. hircinum espeziearena da, ez majus subespeziearena soilik.

Hypericum hircinum Hypericum hircinum

Ekologia

Baso-ertz, trokarte, hezegune eta, oro har, gune heze eta laiotzetan agertzen da.

Egilea: | Sorrera: 2014/01/08 | Azken eguneraketa: 2014/09/13 | Bisita-kopurua: 1173 | Argazki nagusia: Sten Porse (Wikimedia Commons)

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...