Douglas izeia
Pseudotsuga menziesii

Hostoiraunkorra den gimnospermoa da, batazbeste 60 metroko altuera lortzen badu ere 100 metroko aleak aurkitu izan dira. Longebitateari dagokiola, 500 urteko bizitza izaten du orokorrean baina 1000 urteko aleak aurkitu izan dira ere. Hostoak bakunak eta luzangak dira punta borobilduarekin, usaintsuak gainera. Landare monoikoa denez lore ar horixkak eta zintzilikariak lore emeekin batera ale berean agertzen dira. Batak zein besteak infloreszentzietan antolatuta daude eta emeen kasuan tenteak eta horixkak dira. Fruituak loreak sortu eta urte bereko udazkenean garatzen dira, bi motatako ezkatak dituzten pinaburuak emanez, hiru gingildun estal ezkatak eta ezkata hazi eramaileak.

Jatorri Amerikarra duen espeziea da baina Euskal Herrian landaketa batzuetan hazitako espeziea dugu. Zurgintzan eta ebanismoan oso erabilia izan den espeziea da egurraren kalitate ona dela eta, erregai bezela ere baliotsua da.

Pseudotsuga menziesii

Dibisioa
Pinophyta
Klasea
Pinopsida
Subklasea
Ordena
Pinales
Familia
Pinaceae
Deskribatzailea
(Mirb.) Franco
Estatusa
lc

Morfologia

Betiberdea eta batazbeste 60 metroko altuera duen zuhaitza da 100 metrorartekoak ere topatzen direla. Zabaleran batezbeste 2 metroko diametroa duen enborra izaten dute. Eitea piramidala da eta enbor zurixka eta lodia du adarkadura irregularrarekin. Enborrean zehar erretxin hodi ugari aurkezten ditu.

Hostoak

Hostoak bakunak dira eta  erretsinadun kanalak aurkezten dituzte bi alboetan. Luzangak dira, 1,5-3 zentimetro bitartekoak, puntan borobildu forma dute eta fruta usaina igortzen dute. Nahiko bigunak dira.

Loreak

Ale berean agertzen dira landare monoikoa delako eta biak ala biak infloreszentzietan antolatzen dira. Hala ere, lore arrak horiak eta zintzilikariak izango dira eta emeak aldiz hori-berdezkak eta tenteak. Zuhaitzean duten kokapenari dagokiola, emeak adar zaharretan kokatzen diren bitartean arrek banaketa zabalagoa dute. 

Fruituak

Pinaburuak loreak sortu eta urte berean garatzen dira, zintzilikariak dira eta aurkezten dituzten estal ezkatengatik dira bereizgarriak. 10 zentimetrorartekoak dira eta bi ezkata mota dauzkate. Bata hazia gordeko duena zeina zapala eta marroia den eta hegal ezkata bestetik, luzanga dena eta puntan hiru gingilduna. Bata zein bestea libreak dira eta izaera egurtsua dute, ez dira pinaburutik askatzen. Haziak hegaldunak dira eta nahiko finak eta txikiak erraz sakabanatzeko.

Antzeko espezieak

Picea abies
Picea abies

Izei gorriarekiko ezberdintasun nagusia pinaburuaren estal ezkatetan oinarritzen da, izei gorriak ez baitu ezkata gingildun trilobatuak.


Abies alba
Abies alba

Desberdintasuna hostoen azpialdeko estoma zerrendan (izei arruntak aurkezten du) eta pinaburuan datza. Izearen pinaburua tentea da eta douglas izearena aldiz zintzilikaria. Gainera douglas izeiaren kasuan ezkata trilobatuak agertzen dira eta zei arruntean ez, gainera izei arruntaren ezkatak erorkorrak dira hazia heltzen denean. 

Banaketa

Amerikan du jatorria, eta batik bat mendebaldeko kostan zehar banatzen da Kaliforniako inguruan. Hala ere, Europako hegoaldeko parte askotan landaketa ugaritan erabili izan den zuhaitza denez mundu zaharrean ere nahiko zabaldua den espeziea da.

Euskal Herriko banaketari dagokiola, batik bat kantauriar isurialdeko eremuetan zabaltzen da.

Pseudotsuga menziesii Pseudotsuga menziesii

Habitatak



Habitat bereko espezie gehiago

Picea abies
Izei gorria
Abies alba
Izeia
Larix kaempferi
Alertze japoniarra
Juniperus communis
Ipar-ipurua
Pinus nigra
Larizio pinua
Larix decidua
Alertze europarra


Ekologia

Zoru hezeak ditu gustoko sakonera haundikoak eta ongi drenatutakoak. Leku eguzkitsuekiko preferentzia dute eta lurzoruari dagokiola, igeltsu zein kareharrizko lurzorutan ager daitezke. Gure eremuan ez da baso naturaletan agertzen, landaketetan baizik.

Fenologia

Loraketa udaberrian da, apirila eta maiatza bitarte eta pinaburuak urte horretako udazkenean garatzen dira. 

Erabilerak

Egurra da zuhaitz honetatik probetsuenezko zatia. Oso preziatua da ebanismoan eta baita zurgintzan orokorrean. Papera egiteko erabiltzen da ere. Garrantzi haundia du zuhaitz honen hazkuntza azkarrak etekin haundia ateratzea ahalbidetzen duelako.

Esteka interesgarriak


Esteka interesgarriak

Egilea: | Sorrera: 2013/01/31 | Azken eguneraketa: 2014/09/16 | Bisita-kopurua: 1386 | Argazki nagusia: RVWithTito (Wikimedia commons)
Azken espezieak

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...