Onddoak

Clitocybe rivulosa
Bideetako klitozibe zuria

Gure basoetan nahiko arrunta da onddo hau. Mami fin eta gutxikoa den onddo honek muskarina dauka eta honek “ intoxikazio sodorianoa” eragiten du. Tonu zuriak dira nagusi eta erreflexu arrosak izan ditzakeen onddoa da.  Generokidea den Clitocybe  dealbata-rekin nahas daitekeen onddoa da.

Argazkia: Strobilomyces
Clitocybe rivulosa

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/23
Azken eguneraketa: 2012/01/23
Bisita-kopurua: 1465

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Tricholomataceae
Deskribatzailea: (Pers.: Fr.) P. Kumm.
Sinonimoak
Agaricus rivulosus
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Toxikoa
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Tamaina txikiko onddoa da honako hau, bere pileoak asko jota 5 cm-tako diametro izaten baitu. Hasieran laua edo ganbila da baina heltzen denean inbaginazio bat garatzen du erdialdean. Ertza biribildua eta oso mehea izaten da. Tonu zuriak nagusitzen dira, ale zaharrek tonu arrosak izaten badituzte ere. Kutikula ilupaduna du.

Estipea

Hankak txapelaren kolore bera izaten du, eta zuntzakara izaten da.  Zuzena edo okerra izan daiteke. Pileoak bezala  estipea ere ilupaduna izaten da.  Tamaina dagokionez, honek 2-5 cm- tako altura eta  0,2-0,5 cm-tako lodiera izan dezake.  Hanka nahiko zilindrikoa izaten da.

Orriak

Orritan ere tonu zuriak izaten dira nagusi.  Zuri krematik hasita krema-arrosara doazen tonuak izan ditzakete.  Orriak nahiko dekurrenteak dira eta bata bestearekiko nahiko hertsiak.  Orriak nahiko finak izaten dira.

Mamia

Kutikularen azpian izan ezik  zuria, baina kutikula azpian kolore arrosa izaten du. Mami gutxiko onddoa da, eta duena oso fina da. Usain apalekoa  baina  zapore gozo eta atseginekoa izaten da.


Mikromorfologia

Esporak

4,5-6 x 2,5-5 mm-tako espora elipsoidalak garatzen ditu. Hauek olio tantak izaten dituzte barnean.  Leunak diren esporak ez dira  amiloideak izaten.


Ekologia

Habitata

Udan eta udazkenean talde nahiko handiak ostuz hazten dira basoetako soilgunetan, bide bazterretan edo larreetan. Onddo hau gure  lurraldean nahiko ohikoa da.

Perretxiko-garaia

Batik bat udazkenean azaltzen den onddoa da, hala ere udan ale batzuk ager daitezke.

Jateko balioa

Onddo honek zapore gozoa izan arren toxikoa da  muskarina baitaka. Honek “intoxikozioa sudoriano” eragiten du. Arazoak, gorputzeko   ur galerak eragiten ditu.

Antzeko espezieak
Clitocybe dealbata

Bi onddoak nahiko erraz nahas daitezke, biek antzeko  eitea baitute eta ekosistema  berdinetan hazten baitira.  Clytocybe dealbata  edo errotari faltsua errotariarekin nahasten den onddoa da eta gurean intoxikazio ugari eragin ditu.  Errotari faltsuak tonu grisak izaten ditu eta C. rivulosa-k toni arrosak.  Errotari faltsuaren esporak  eliptiko oblongoak dira eta  bideetako klitozibe zuriarenak elipsoidalak, hauen tmaaina ere oso antzekoa da.

Errotari faltsua ( Clitocybe dealbata )

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...