Onddoak

Coprinus comatus
Urbeltz kalparduna

Udazkenean mendietako zelai edo larreetan aurkitu daitekeen perretxiko honek oso itxura berezia du, izan ere, ingeleraz sorgin txapel deritzo, eta honek pileoari egiten dio erreferentzia, kono zuri bizia baitu hasieran gerora belzten delarik. Usain eta zapore oso ahulak dituen arren jangarri bikaina da. Ala ere  bide ertzetan aurkitzen diren aleak baztertzea komeni da metal astun ugari pilatzen baitute.

Argazkia: Antton Alberdi
Coprinus comatus

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/26
Azken eguneraketa: 2013/01/30
Bisita-kopurua: 2040

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Agaricomycotina
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Agaricales
Familia: Agaricaceae
Deskribatzailea: (O.F. Müll.: Fr.) Pers.
Sinonimoak
Agaricus comatus
Agaricus fimetarius
Ekologia
Saprobio humikola
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Txapelak 2–5 cm arteko diametroa izan dezake, oso gutxitan handiagoa izan eta 8 edo 9 cm-ra iritsi daitekelarik. Txapel honek ez du mamia askorik, konikoa izatez gain itxura irregularra du eta kolore laranja edo gorri bizikoa izan daiteke, bizitasun hau ertzera bidean galduz doalarik. Zahartzean txapela zabalduz doa zartatzen den arte. Oso hezea egon ohi da eta lingirdatsua izaten da.

Estipea

5–10cm bitarteko luzera izan dezake, baina oso fina izan ohi da, 1 cm gehienez. Oso hauskorra da, hezea eta lingirdatsua, okerra izan ohi da. Oinaldean zuria, gainaldean hori edo laranja izaten da eta zahartzean beltza.

Orriak

Himenioa txapelaren barnealdean azaltzen da, bertan lamina ugari agertzen dira, hauek zabalak dira eta hauen artean lamina txikiagoak daude, lamelulak, ondorioz pilatuta agertzen dira. Hasieran zuriak dira, baina gero arrosak bihurtzen dira eta esporak heldutakoan belztu egiten dira; amaieran tinta beltz batean disolbatzen dira.

Mamia

Perretxiko hauen estipea hutsa izaten da, beraz duen mamia txapelean dago. Eta txapelean ez da mami askorik egoten, hala ere duen mamia hau oso hauskorra da, eta usain eta zapore oso ahulekoa da.


Mikromorfologia

Esporak

Espora leunak eta eliptikoak dira, kolore beltza dute eta hau dela eta espora-jalkina beltza uzten dute. Espora hauek bi poro germinatzaile dituzte, bata apikala eta bestea zentrala. Euren tamaina 10–14 x 6–8 mikrakoa da.
 


Ekologia

Habitata

Onddo saprobio honek fruitu gorputzak banaka edo taldeka sortzen ditu, normalean mendietako zelai edo larreetan, nahiz eta konifera baso batzuetan ere aurkitu izan den. Onddo hau ikusteko larre hauetara udazkenean gerturatu beharko gara.

Perretxiko-garaia

Udaberritik udazkena bitarte azaltzen den onddoa da, batez ere udazkenenan.

Jateko balioa

Onddo hau oso jangarri ona da, nahiz eta ez den gehiegi biltzen hartzen den egunean bertan jan behar delako; bestela txapela urtu egiten da, eta, gainera gomendagarria da ale zuriak bakarrik hartzea. Bestalde, kuneta eta kamino bazterretako aleak ez dira hartu behar, hauek metal astunak metatzeko joera baitute.

Antzeko espezieak
Coprinopsis atramentaria

Toxiko bezala kontsideratzen dugu, eretismo kardiobaskularra eragiten baitu alkoholarekin nahasten denean.  Coprinus comatus-arekin alderatuz hau txikiagoa da eta tonu grisak nabarmentzen dira zurien gainean.  

Urbeltz gorritzailea ( Coprinopsis atramentaria )

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...