Onddoak

Fuscoporia torulosa
Arte-enborretako ardagaia

Gure hostozabaletan aurki daitekeen ardagai honek, nahikoa itxura handiak azaltzen ditu, eta horretxegatik da hain ikusgarria. Izen herrikoiak dioen bezala, batik bar arteen enborretan hazten dira. Ez da oso ezaguna eta ez du jateko baliorik. Orain gutxi arte Phellinus torulosus izenarekin ezagutzen zen, baina azterketa genetikoek Phellinus generotik atera zuten espeziea. 

Argazkia: Alessandro Scotti (Wikimedia Commons)
Fuscoporia torulosa

Artikuluari buruz
Egilea: erabiltzailea
Sorrera: 2011/12/13
Azken eguneraketa: 2023/02/04
Bisita-kopurua: 1880

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Hymenochaetales
Familia: Hymenochaetaceae
Deskribatzailea: (Pers.) T. Wagner & M. Fisch. (2001)
Sinonimoak
Phelinus torulosus
Ekologia
Bizkarroia
Usteldura
Azukre sinpleak
Lignolitikoa
Lignozelulolitikoa
Informazio gehiago eskuratzeko egin klik saguarekin
Jateko balioa
Baliogabea

Makromorfologia

Fruitu gorputza

Fruitu-gorputza 40 cm-ko diametroraino hel daiteke, 15 bat cm haltza lurretik eta 10 cm-tako lodiera izan dezake. Maskor itxura, semiesferikoa eta inoiz forma ahurrak hartzen ditu. Azken kasu horretan, euria zein hintzaren ura karpoforoaren baitan gelditzen da alga eta goroldioen azkuntza faboratuz. Ertza lodia da, sabeldua, eta borobidua, ukimenera oso leuna hazten ari denean, kolore arre-erdoilekoa. Oinaldeak kolore ilunagoak hartzen ditu. Haragia kolore arre-gorrikoa, zurkara edo zuntzazkatua.

Fruitu-gorputz bakarra edo hainbat ager daitezke elkarren inguruan.


Mikromorfologia

Basidioak

Bastoi-itxurakoak dira, 4 esporadunak eta 14–16 × 5–6 µm inguruko tamaina izan ohi dute.

Esporak

Esporak ez amiloideak dira, eta leunak, hialinoak eta forma elipsoidal edo erdi globo-itxurakoak. Espora jalkina kolore zurikoa da.


Ekologia

Habitata

Egur gogorreko hostozabalen zurtoinen oinetan hazten dira, urte osoan zehar. Ohikoena arteen (Quercus ilex) oinetan aurkitzea da, eta oso arraroa, berriz, koniferoetan azaltzea. Landare biziak zein hildako egur zatiak zoltzen ditu.

Usteldura

Usteldura zuria eragiten du zoltzen dituen landareengan, eta zuhaitzen enborren behe aldea zoltzen duenez, eragin nabarmena izaten du ostalariarengan.

Jateko balioa

Ez du jateko inolako baliorik.

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...