Tamainaz espezie txikia bada ere, daukan amatoxina kantitate altuak hilgarria bilakatzen du. Espezie hau besteengandik bereizteko ezaugarriak mamiaren hirina usaia, eta ezkatarik gabeko eraztuna dira.
Artikuluari buruz
Egilea: Sorrera: 2011/11/23 Azken eguneraketa: 2012/01/05 Bisita-kopurua: 1947 Motzean
TaxonomiaDibisioa: BasidiomycotaKlasea: Agaricomycotina Ordena: Agaricales Familia: Strophariaceae Deskribatzailea: (Batsch) Kühner SinonimoakAgaricus autumnalis Agaricus caudicinus Agaricus marginatus Agaricus unicolor Galera marginata Galerina autumnalis Galerina unicolor Pholiota marginata EkologiaSaprobio lignikolaJateko balioaHilgarria |
4-8 cm-ko txapela, kanpanulatua lehendabizi eta gero konbexua, mamelonatua. Kutikula higrofanoa da, arre kolorekoa bustita dagoenean, eta horiagoa lehortzerakoan.
Oin luzea eta mehea dauka, zilindrikoa (4-7 x 0.5-0.8 cm), apur bat bulbatua amaieran eta kolore arre horikoa, eraztun mehe batekin (ale helduetan eraztuna desager daiteke).
Meheak, estuak eta adnatuak, kolore arre horikoak.
Mehea, horia eta hirina usainarekin.
Esporada okre kolorekoa. Esporak amigdaliformeak, apainduak, ≈10 x 6 mikrakoak.
Deskonposatzen dagoen egurra.
Udazken eta negu hasierakoa.
Ez dauka jateko baliorik, izan ere, hilgarria izan daiteke.
Beste espezie hau egur hilean ere hazten den arren, eraztunaren azpian ezkatak ditu, eta sortatan hazten da. Honetaz gainera, mamiak ez dauka hirina usairik eta esporak leunak ditu.
Kontutan hartu beharreko espeziea da, Galerina marginata hilgarria izan daitekeen espeziea den bitartean, Kuehneromyces mutabilis jangarria delako.