Onddoak

Leccinum scabrum
Urki onddoa

Urkiarekin bizitzea ezinbestekoa duen onddo hau jangarria da eta nahiko kalitate onekoa. Pileoa oso haragitsua izan ohi da eta kolore arrea du, txortena ere berezia da, zuria baina ezkata edota puntu beltz batzuk agertzen ditu. Himenio porodun lodia du eta bertatik oliba koloreko esporada bat erauzten da. Onddo jangarria da eta usain eta zapore atseginak ditu.   

Argazkia: Ejdzej
Leccinum scabrum

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2012/01/26
Azken eguneraketa: 2012/01/27
Bisita-kopurua: 2047

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Boletales
Familia: Boletaceae
Deskribatzailea: (Bull.: Fr.) Gray
Sinonimoak
Boletus scaber
Ekologia
Mikorrizikoa
Jateko balioa
Jangarria
Perretxiko-garaia
Perretxikorik ez
Perretxikoak bai

Makromorfologia

Pileoa

Perretxiko honek boletus ezagunen antzeko txapela du, hemisferikoa hain zuzen ere. Zahartzean hau lau bihurtzen da, kasu batzuetan ganbila ere izan daitekeelarik. Tamaina aldetik 4 – 12cm inguruko diametroa izan ohi du, handiagoa izan badaiteke ere. Ertz finak ditu batzuetan irtena ere izan daitekeena. Kolore arre okrea izaten du eta oso mamitsua izaten da.

Estipea

Estipea ere mamitsua eta fibrotsua izaten da, zilindrikoa baina oinaldean zabalagoa izaten da. 5–15cmko luzera eta 1–4cm arteko zabalera izan dezake. Zuria izaten da puntutxo edo ezkata beltz batzuez hornituta erretikulu beltz batzuetan.

Mamia

Onddo hau oso mamitsua da, zuri lodi eta biguna da. Airearekin kontaktuan normalean ez du kolorerik aldatzen, baina txortenak kolore gris-arrosa bat hartu dezake. Onddo onek usain eta zapore atseginak ditu, baina sukaldatzerakoan beltz bihurtzen da.


Mikromorfologia

Esporak

Espora eliptikoak ditu, nahiko luzangak izaten direnak, 14–19 x 4-7 µm-ko tamainakoak. Ez dute inongo apaingarririk izaten eta leunak dira. Esporadak oliba edo kolore marroixka izan dezake.


Ekologia

Habitata

Bakarka edo taldeka agertu daiteke, sinbionte mikorriziko bat da, betula generoko espezieekin, urkiekin, hazten dena. 

Perretxiko-garaia

Uda amaieran fruktifikatzen da ingurune hezeetan, batez ere udazkeneko lehen euriteen ondoren.

Jateko balioa

Erdi purdizko jangarria da onddo dau. Bere estipea oso gogorra denez hau bota egiten da eta pileoa jaten da bakarrik. Hala ere honen mamia ez da oso preziatua.

Antzeko espezieak
Leccinum variicolor

Leccinum honen estipearen kolorea urdin antzeakoa izaten da, L. scabrumarena aldiz, zuria.


Leccinum oxydabile

Mamia arrosa du eta pileoaren azalaren estruktura ezberdina da


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...