Tamaina txikiko Lepiota hau identifika erreza da. Generokideak diren eta tamaina antzerakoa duten espezie ugari dago, baina honek bakarrik dauka kolore moreko orbain kontzentrikoa pileoan. Oraindik nabarmenagoa da espezie honen eraztuna. Eraztuna, kolore bikoitzekoa da, goialdea zuria eta behealdea moratua. Orokorrean kontu handia izan behar da tamaina txikiko Lepiote-kin, toxikoak izaten baitira. Espezie hau bereziki arriskutsua da, heriotza eragin baitezake. Udaberrian fruktifikatzen duen espezie ez ugaria da.
Artikuluari buruz
Egilea: Sorrera: 2014/03/18 Azken eguneraketa: 2014/04/05 Bisita-kopurua: 1521 Motzean
TaxonomiaDibisioa: BasidiomycotaKlasea: Agaricomycetes Ordena: Agaricales Familia: Agaricaceae Deskribatzailea: Bres. SinonimoakLepiotula lilacea EkologiaSaprobio humikolaJateko balioaHilgarria |
Lepiota lilacea onddoa gaztea denean txapelak kanpai forma izaten du, alea heltzen doan heinean zabaltzen doana , nahiz eta inoiz ez izan guztiz zapala. Ale helduek pileo ganbila izaten dute. Tamainari dagokionez txikia izaten da 2,5-3 cm-ko diametroa. Pileoko kolore nagusia zuria da, nahiz eta, erdialdean kolore more iluneko orbain handi bat izan. Orbain hau ertzerantz kontzentrikoki disgregatzen da kolore more apalagoko ezkatak eratuz. Lepiota honen kutikula lehorra da eta ertza fina.
3-4 x 0,2-0,5 cm-ko hanka zilindrikoa garatzen du. Estipea zuria izaten da, batik bat goialdean, behean kolore arrozeko orbainak izaten baititu. Espezie honek nahiko eraztun berezia dauka, honen goialdea zuria baita eta azpialdea more iluna. Ehundurari eta tamainari dagokionez harikara eta handia da.
Himenoforo laminarra. Laminak libreak eta kolore txuriakoak dira. Bata bestearekiko estu kokatuak.
Kolore zuriko haragi trinkoa dauka. Usain gozo eta zapore fin eta atseginekoa, zenbait fruiturena gogorarazten du.
4-6 x 2,5-3,5 µm-tako espora oboide elipsoidalak. Esporak leunak eta gardenak dira. Esporada berriz zuria izaten da.
Hezetasun handia duten belardietan hazten da, batik bat erreka eta errekastoen inguruan. Lizarrak dauden erreka ertzekiko preferentzia azaltzen du. Gure inguruko basoetan espezie urria da.
Onddo honek udaberrian fruktifikatzen du.
Nahiz eta zapore zein usain fin eta atsegina izan toxiko hilgarria da. Onddo honek ez badu heriotza eragiten, giltzurrunean eta gibelean arazo larriak eragiten ditu.