Onddoak

Mycena renati
Mizena hankahoria

Pagoaren egur hilean arrunta den espeziea da. Pileoaren kolore arrosak eta estiperaren kolore horiak espezie deigarria bilakatzen dute.

Argazkia: Nerea Abrego
Mycena renati

Artikuluari buruz
Egilea:
Sorrera: 2011/11/17
Azken eguneraketa: 2013/04/04
Bisita-kopurua: 1428

Motzean
Taxonomia
Dibisioa: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycotina
Ordena: Agaricales
Familia: Mycenaceae
Deskribatzailea: Quél. (1886)
Sinonimoak
Mycena flavipes
Mycena luteoalcalina
Ekologia
Saprobio lignikola
Jateko balioa
Baliogabea

Makromorfologia

Pileoa

10-20 mm-ko diametroa, forma hemiesferikoa duen txapela dauka. Gainazal arrosa eta leuna daukan arren, ertzean batez ere ildaskatu eta zuritzen da.

Estipea

Estipearen kolore horixka (batzuetan laranja) espezie honen ezaugarri bereizgarria da.

Orriak

Ale gazteek orri zuriak dituzte, eta ale helduek arrosa kolorekoak izan ditzakete.

 

Mamia

Zuria eta fina.


Mikromorfologia

Esporak

Eliptikoak, leunak, hialinoak, olio tantekin, 6.5-10.2 x 5-7 μm.


Ekologia

Habitata

Hostogalkorren egur hilean hazten da, Fagus-en bereziki.

Perretxiko-garaia

Udazkenekoa.

Jateko balioa

Jateko baliorik gabekoa.

Antzeko espezieak
Mycena inclinata

Honek pileo ilunagoa dauka.


Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...