Airearen kalitatea. Gurekin jolasean ala?

Ardura zaitez! bloga | 2012/05/24 (azken aldaketa: 2012/05/26 ) | Egilea: | Bisitak: 925
Gako hitzak: airea, errausketa, hondakinak, kalitatea

Airearen kalitatea. Gurekin jolasean ala?

Nafarroako airea kalitate onekoa dela, ez direla Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) agindutako balioak gainditzen. Hori da Juan Luis Sánchez de Muniain Nafar Gobernuko bozeramaileak sinestarazi nahi diguna. Hori Nafarroako estazioek hartutako datuen arabera. Baina, datu horiek benetan islatzen al dute Nafarroako airearen kalitatea zein den?

2011ko irailaren 26a. Albistea: "Iruñeak OMEk agindutako airearen kalitatearen muga gainditzen du". 2011 irailaren 29: "Iruñeko airearen kalitatea OMEk agindutako mugen barnean dago". Ez dakit 3 egunetan Iruñeko airearen kalitateak hobekuntza izugarria izan zuen. Ez dut uste. Eta are gutxiago albisteak Diario de Navarra Nafarroako egunkari eskuindar, gezurti eta manipulatzailean idatzi zirela jakin eta gero. Zalantza dantza, eskerrak Sánchez de Muniain gure jakingura asetzera etorri dela. Ez dira balioak gainditu. Eta punto. Ziur nago Diario de Navarrako erredakzioan berdina esateko deitu zietela egun haietan.

Gaizki pentsatzeko ohitura itsusia daukat. Barkatu. Baina horretara ohitu naiz. Ohitu naute. Datuak manipulatu eta aldatzeko gai direla argi geratu da askotan (Txibikleta blogeko artikuloa irakurtzea gomendatzen dut). Eta datuak manipulatu ezin direnean, datuok jasotzen dituzten estazioak lekuz aldatu eta listo (Madrilen Ana Botellak egin bezala). Horrela nola pentsatuko dugu egia esaten ari direla? Halere, ezin esan dezaket Nafarroako airearen kalitatea txarra denik. Baina industrietan baimendutakoa baino gehiago isurtzen ez denik ezta ere. Ez nik ezta airearen kalitatea neurtzeko estazioek ere. Hori jakin nahi bada isurketan bertan neurtu behar delako. Beraz, Juan Luis Sánchez de Muniainek Nafarroan agindutakoa baino gehiago isurtzen ez dela esaten duenean ez daki hori egia den.

Hori horrela, beldurra daukat. Beldurra Nafar Gobernuak hondakinen errausketaren alde egiten ari delako. Beldurra horrekin hondakinak modu jasangarriago batean kudeatzeko bidea alboratzen delako. Beldurra errausketa berez zementua egiteko moldatuta dauden Olaztiko Portlanden labeetan egingo delako. Beldurra erraustegitik gertu ondoko herriak hornitzen dituzten ibaiak daudelako. Eta, batez ere, beldurra agintariek horrek arriskurik ez duela esaten digutelako.

Estekak

http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/pamplona_comarca/pamplona/pamplona_supera_ligeramente_limite_marcado_por_oms_sobre_calidad_del_aire_41254_1702.html
http://www.diariodenavarra.es/noticias/navarra/pamplona_comarca/pamplona/la_calidad_del_aire_pamplona_dentro_los_limites_oms_41793_1702.html
http://txibikleta.blogspot.com.es/2012/05/la-demagogia-energetica-del-gn.html


Leave a comment

Please login to leave a comment.

Ardura zaitez!

Erregistra zaitez

Erregistra zaitez!

· Parte hartu edukiak hornitzen eta eztabaidatzen 
 
· Igo itzazu argazkiak, bideoak, liburuak, estekak...