Urtero 48 zezen hiltzen dira Sanferminetan (entzierroetan ikusten ditugun guztiak). Zezen hauek 20 minutuz torturatzen dituzte "zigor" tresna desberdinak erabilita. Hauekin zauri izugarriak egiten dizkiete eta zezenak poliki-poliki odolustuta hiltzen joaten dira. Hilzori luze hau festarako aitzaki gisa erabiltzen dute milaka pertsonek. Baita haien burua abertzale eta ezkertiartzat duten askok ere.
"Aldaketa" garaia bizi dugun honetan alkate ezkertiar eta aurrerakoi batek ere tortura adibide hau lagundu du, bertara herriaren ordezkari bezala joanda.
Noiz arte iraungo du honek? Zenbat zezenen sufrimendua eragingo da benetako aldaketa bat gertatu dadin?